TITULAR NAGUSIAK
Guardar
Quitar de mi lista

Albiste izango dira: Mugikortasunari buruzko Saretzen azterlana, inoizko LEP handiena Osakidetzan eta Mitoaroa III

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Euskal Herriko mapa Saretzen - 3

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko ekainaren 19an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Euskal Autonomia Erkidegoko mugikortasunari buruzko azterlana plazaratu dute EITBk eta Tokilomeko hedabideek, Saretzen ekimenaren 10. edizioan. Ondorioetako bat da gero eta emakume gidari gehiago dagoela Hego Euskal Herrian: gizonena halako bi baino gehiago hazi da kopurua azken hamarkadan. 

- Inoizko Lan Eskaintza Publiko (LEP) handiena egingo du Osakidetzak gaur, bihar eta etzi, Barakaldoko BEC erakustazokan. 101.693 herritarrek eman dute izena, eta 3.767 plaza daude jokoan, bederatzi kategoriatan: administrari laguntzaileak, administrariak, erizainak, erizaintzako laguntzaileak, zerbitzuetako langileak, zeladoreak, fisioterapeutak, laborategiko teknikariak eta administrazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikariak.

- Zetak taldeak Mitoaroa trilogia itxiko du ostiral-larunbatetan San Mamesen, 80.000 pertsonaren aurrean. EITBk zuzenean eskainiko du larunbateko Mitoaroa III kontzertua, zuzenean. Kontzertu soil batetik harago, etorkizunera eramango gaituen esperientzia proposatu du talde nafarrak oraingoan, musika, narrazioa eta teknologia uztartuz. EITBri emandako elkarrizketa batean, Pello Reparazek ikuskizunaren nondik norakoak azaldu ditu. 

 

Te puede interesar

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
EN DIRECTO
Hace  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Cargar más
Publicidad
X