Volotearen 300 hegaldi baino gehiago geratu dira bertan behera Bilboko Aireportuan
Konpainiak 22 ibilbide ditu Loiuko aireportutik, bost Hondarribitik eta hiru Gasteiztik. Era berean, Noaindik Sevillarakohegaldi bat jartzeko asmoa zuen.
Volotea hegazkin-konpainiak, hartzekodunen aurrekonkurtsoan dagoenak, 300 hegaldi baino gehiago utzi ditu bertan behera Bilboko Aireportuan, Radio Euskadik jakitera eman duenez.
Konpainiak 22 ibilbide ditu Loiuko aireportutik, bost Hondarribitik eta hiru Gasteiztik. Era berean, Noaindik Sevillara hegaldi bat jartzeko asmoa zuen. Bilbotik bidaiari gehien mugitzen duen bigarren konpainia da.
Facua eta beste kontsumitzaileen elkarteak konpainiaren txartelik ez erostea gomendatzen dute..
Voloteak Duela astebete jakinarazi zuen hartzekodunekin elkarrizketak egiten ari zela epe luzerako 200 milioi euroko finantza-zorra berregituratzeko eta konpainiaren bideragarritasuna bermatuko duen akordio batera iristeko.
Aldi berean, Voloteok bere flota 44 hegazkinetik 30 edo 35era murriztea aurreikusten du, eta kapital gehikuntza bat prestatzen ari da inbertitzaile ezberdinekin.
Egoera horren aurrean, Erreklamatuk 50 kontsulta inguru jaso ditu, eta erabiltzaileek salatu dute konpainiak ez duela erreklamazioen aurrean erantzuten.