EPAIKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Semeak 12 urte bete arte goizeko txanda finkoa izateko eskubidea onartu dio epaitegi batek ertzain bati

Administrazioarekiko auzien epaitegi batek onartu egin du ertzain batek goizeko txanda finkoa izateko eskubidea izatea semeak hamabi urte bete arte.

20221019141918_ertzaina-san-frantzisko-bilbo_
Ertzaintzako agenteak artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB.

Administrazioarekiko auzien epaitegi batek onartu egin du ertzain batek goizeko txanda finkoa izateko eskubidea duela semeak hamabi urte bete arte, Administrazioak ukatu arren, Euspel sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Sindikatuak adierazi du agenteak arratsaldeko txandatik goizeko txandara pasatzea eskatu zuela, bere familia-erantzukizunak zirela eta.

Azaldu duenaren arabera, Segurtasun Saila asmo horren aurka agertu zen, eta esan zion aukera hori ez zegoela jasota Lan Baldintzak Arautzen dituen Akordioan, eta, horrez gain, ez omen zuen "behar adina langile" arratsaldeko txandarako.

Epaitegiak ebatzi du arrazoi horiek ez direla "nahikoak" ertzainari txanda-aldaketa ukatzeko, eta espresuki adierazi du agenteak eskubidea duela goizeko txanda finkoan aritzeko semeak 12 urte bete arte, Euspelen arabera.

Sindikatuak gaineratu due, era berean, ebazpenak berriro ere agerian uzten duela "ertzainek familia eta lana uztartzeko duten eskubideari" ezin zaiola uko egin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X