Legez kanpoko entzuketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Familiak prentsari informazioa ematen ziola uste zuen Sienna Millerrek

Erresuma Batuan legez kanpoko entzuketak ikertzen dituen auzian, Millerrek esan du, prentsak jasotzen zituen berriak ikusita, lagun edo senide batzuk traizioa egiten ari zitzaizkiola pentsatu zuela.
Sienna Miller aktorea Auzitegira iritsi den unean. Argazkia: EFE
Sienna Miller aktorea Auzitegira iritsi den unean. Argazkia: EFE

Miller aktoreak prentsari bere bizitzaren berri ematen ziotenak bere senideak zirela pentsatu zuen. Aktoreak hori deklaratu du Londresen "News of the World" egunkariak egindako entzuketak ikertzen ari den auzian. Lord Leveson epailea ari da ikerketa zuzentzen, kazetaritzaren etika du aztergai.

Millerrek adierazi duenez, prentsak jasotzen zituen albisteak ikusita, lagun edo senide batzuk traizioa egiten ari zitzaizkiola pentsatu zuen.

"Alfie" pelikulan betetako paperagatik da batez ere ezaguna Miller, baina bera ez da deklaratu duen bakarra, JK Rowling idazleak eta Max Mosley Bat Formulako arduradun ohiak ere deklaratu dute.

Sienna Millerrek "News of the World" aldizkariaren kontrako salaketa ipini zuen Londresko Auzitegi Nagusian, legez kanpoko entzuketak egitea leporatuta, eta aldizkariak 100.000 librako (116.000 euro) kalte ordaina eman behar izan zion aktoreari. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X