Milioi askotako lapurreta egin dute Madrilgo administrazio batean
Moratalaz auzoan dagoen Loteria administrazio batek lapurreta bat pairatu du Gabonetako Zozketa izateko astebete eskas geratzen denean. Hori gertatu bitartean, "Doña Manolita" administrazioak ere lapurreta saiakera izan da, baina kasu honetan sorte hobeagoa izan dute, lapurrek ez baitute dirua eramatea lortu.
Igandean, 13:00ak aldera, Poliziak sute baten abisua jaso zuen. Zer gertatzen zen jakiteko asmoz Moratalaz etorbideko 277. zenbakira joan zirenean, baina, poliziek ez zuten kerik ikusi. Arrastoen bila zebiltzala, loteria administrazioan butroi bat aurkitu zuten, eta kutxa gotorra, zulatuta. Horrez gain, billeteak eta loteria dezimoak erreta aurkitu zituzten.
Nahiz eta kutxa gotorra zabaltzea lortu ez, eskudirutan eta loteria bilketetan diru kopuru handia ostu zuten. Halaber, hainbat gauza utzi zituzten lokalean, pikotx bat, eguzkitako betaurrekoak eta bihurkinak, besteak beste.
Agenteek, oraingoz, ez dute lapurretarekin zerikusirik duen atxiloketarik egin, eta kasua Madrilgo Polizia Judizialaren eskuetan utzi dute.
Agenteek, oraingoz, ez dute lapurretarekin zerikusirik duen atxiloketarik egin, eta kasua Madrilgo Polizia Judizialaren eskuetan utzi dute.
Lapurreta saiakera Doña Manolita administrazioan
Doña Manolita administrazioak ere lapurreta saiakera jasan zuen igandean, baina lapurrek ez zuten ezer eramaterik lortu. 23:00ak aldera zaintza-kamerek ate nagusia ez den sarrera batetik bi txanodun sartzen grabatu zituzten. Gaur administrazio irekitzerakoan ohartu dira lapurreta saiakeraz, eta Poliziari eman diote horren berri.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko metroko tren batean izandako matxurak atzerapenak eragin ditu sare osoan
Abandoko eta Alde Zaharreko geltokien artean geratu da tren bat ez atzera ez aurrera, 21:15 inguruan, eta ondorioz, sare osoan atzerapenak izaten ari dira.
Basauriko ikasleen familiek protesta deitu dute ostegunerako, jangeletan "janari duina" eskatzeko
Basauriko Guraso Elkarteek Hezkuntza Sailari ohartarazi diote, "sukalde zentralaren edo sukalde bertikalen gainetik", "janaria bera benetan aldatzea" eskatzen dutela.
Santutxuko Luis Briñas BHI ikastetxean pasilloetan eman dituzte gaur eskolak, ikasgeletan bero jasanezina zegoelako
EITBk jakin ahal izan duenez, 35 gradu zeuden ikasgeletan. Hori dela eta, ordutegi jarraitua aste honetara aurreratu behar izan dute.
Iruñeko herritarrek Erorien Monumentua eraberritzeko bi proposamen baloratu eta ekarpenak egin ahal izango dituzte
Epaimahaiak "Harriak Hitz" eta "Itzaletik Argira" proiektuak aukeratu ditu Erorien Monumentua eraldatzeko lehiaketara aurkeztu ziren 21 lanen artean, eta orain Iruñeko herritarren txanda izango da, ekainaren 10erako aurreikusitako parte-hartze prozesu baten bidez horiek baloratu eta ekarpenak eigteko.
Basaurin estreinatuko dute zazpi ikastetxeri zerbitzua emango dion lehen sukalde zonala
Basaurin ezarriko dute EAEn, lehen aldiz, eskola sukaldeen eredu mistoa, eskoletako sukaldeak eta sukalde zonala integratuko dituena. Guztira, zazpi ikastetxe publikoren bazkaria prestatuko dute elkarrekin.
Tabakoarekin lotutako heriotza tasa % 98 hazi da emakumeen artean Euskadin, 2001 eta 2020 bitartean
Bereziki, 55 eta 74 urte bitarteko emakumeen taldeak sortzen du kezka, horien artean eguneroko kontsumoa % 3,8 tik % 15era igaro baita 2004tik eta 2023ra.
2028tik aurrera, Baxoako espezialitate bat eta ahozko probaren zati bat euskaraz egin ahalko dute Ipar Euskal Herriko ikasleek
Edouard Geffray Frantziako Hezkuntza ministroak egin du iragarpena, bart, hedabide bati eskaini dion elkarrizketan. Aldaketa horrekin hezkuntza elebidunak legezko markoa izango duela nabarmendu du.
Epaimahaiak Tuterako jaietako kartel irabazlea erretiratu du adimen artifizialaren bidez sortutakoa izateagatik
Erabakia aho batez hartu du epaimahaiak astelehen honetan egindako bileran. Halaber, Raul Lopezen "Timbaleros de Tudela" lanari eman dio lehen saria.
Zer dakigu ebolaren Bundibugyo aldaeraren aurka garatzen ari diren txertoez?
Osasun agintariak erlojuaren kontra ari dira lanean ebolaren Bundibugyo aldaeraren agerraldia geldiarazteko txertoak eta tratamenduak aurkitzeko. ‘Zaire’ izeneko aldaera izan da orain arte gehien agertu dena, eta aldaera berri horri aurre egiteko ez dago ez txertorik, ezta onartutako tratamendurik ere.
30 pertsona artatu eta horietako hiru ospitaleratu dituzte Euskadin, asteburuan, tenperatura altuengatik
2 eta 74 urte bitartekoak dira artatutako pertsona guztiak, eta zorabioengatik, nekeagatik eta desorientazioagatik artatu dituzte.