Urdangarin auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Urdangarin kartzelan sartu behar bada, sartuko dute'

Jose Ramon Soriano Auzitegi Goreneko magistratuaren hitzak dira. Hari berean, eta bere esku balego, Cristina infanta deklaratzera deitzearen alde deituko lukeela adierazi du Sorianok.
Urdangarinek otsailaren 25ean deklaratuko du epailearen aurrean. Argazkia: artxibo.

"Urdangarin kartzelan sartu behar bada, sartuko dute" esan du Jose Ramon Soriano Auzitegi Goreneko magistratuak. Horrez gain Cristina infanta deklaratzera deitzearen alde agertu da La España egunkarian egindako adierazpenetan.

Sorianoren ustez, "Gürtel", "Brugal" eta "Urdangarin" auziak "eskandalagarriak" dira, batez ere, krisi garaian, eta, ondorioz, "Justizia objektiboa, inpartziala eta zorrotza izatea espero du jendeak".

Erregearen hitzak ere gogora ekarri ditu magistratuak, Justizia denontzako berdina dela esan zuenean. Horri helduta, Soriano Cristina infanta Urdangarinen emaztea deklaratzera deitu beharko luketeela esan du.

"Instrukzioa nire esku egongo balitz, infanta deitu egingo nuke. Erakunde horien parte bazen, zeozer jakin behar du", erantzun du erregearen alabak deklaratu beharko lukeen ala ez galdetu diotenean.

"Ez da ergela"

"Erantzunkizun handiena senarrarena dela ditudi, baina emaztea ere nahastu zuen, eta emazteak ez du ergela ematen. Deklaratzeko deitzeak herritarrek Justiziarengan duen konfiantza sendotuko luke. Ezin zaio kanpoan utzi eta deklaratzea galarazi, berak ez baitu inolako pribilegiorik", azaldu du.

Iñaki Urdangarinek otsailaren 25ean deklaratu beharko du "Palma Arena" auzian, inputatu gisa. Noos institutuak ustez legez kanpo erabili zituen funts publikoak Urdangarin erakundeko presidentea zela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X