Aresek ez du baztertu Iñigo Cabacas pilotakada batek hil izana
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak adierazi du hipotesi guztiak zabalik daudela Iñigo Cabacas athleticzalearen heriotzaren harira.
Horren ildotik, sailburuak nabarmendu du ez dutela "inoiz baztertu" 28 urteko gaztea Ertzaintzaren pilotakada batek jota hil izana, baina gaineratu du ikerketa zabalik dagoela oraindik. Ikerketa horren baitan, istiluak izandako tokian aurkitutako porra bat ere aztertzen ari dira.
Erandioko egoitzan eskainitako prentsaurreko batean, Aresek iragarri du "erantzukizunak zehaztu" egingo lituzketela Ertzaintzaren barruan heriotzaren kausa pilotakada bat izan dela ondorioztatuko balute, baina ez du argitu zer zentzutan.
Gaztearen heriotzagatik "atsekabe handia" duela adierazi du Aresek. Ertzaintzak ikerketa bat ireki du, gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko. Herrizaingo sailburuaren hitzetan, Ertzaintzaren pilotakada batek jota hil bazen, erantzukizunak bere gain hartuko dituzte Ertzaintzaren barruan.
Bere esanetan, Bilboko gertakariak "oso larriak" izan ziren, eta hiru zauritu gehiago egon zirela azaldu du, tartean hiru ertzain.
Bestalde, "gertakaria politikoki erabiltzea ekintza mespretxagarria" dela adierazi du Herrizaingo sailburuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon