Ibilaldia 2012 Trapagaranen: 'Helburuak betetzea lortu dugu'
Itxaropena ikastola pozik azaldu da igande honetan Trapagaranen izan den Ibilaldiaren ospakizunagatik. "Helburuak bete dira", azpimarratu dute ikastola honetako ordezkariek. Datorren urtean, Portugaleteko Asti Leku ikastolak antolatuko du euskal ikastola pribatuen jaialdia.
Prentsa-ohar baten bidez Itxaropena ikastolak azaldu duenez, milaka lagun bildu dira 09:30etatik Trapagaranen, eguraldiak lagunduta, gaurko antolatutako ekitaldiaz gozatzeko. Halaber, antolatzaileek garraio publikoaren funtzionamendu ona eta ekitaldi desberdinek izan duten arrakasta azpimarratu dute.
Sare sozialak, hizpide
Aurtengo Ibilaldiko omenaldia euskarari Interneterako bidea ireki dutenei egin zaie. Ildo honetan, leloak hitz joko bat egiten du.
Batetik, Ibipuntuzero Ibilaldia delako, baita Trapagaraneko ikastolarentzat bigarren Ibilaldia delako, eta 2.0 izatea nahi dutelako, ikastola osatzen dutenen eta kanpoko guztien arteko harremana etengabea izatea nahi dutelako. Horia da erronketako bat eta horregatik, teknologia berrietan sustatzen aritu direnak omenduko dituzte.
Eraikina handitzeko
Jose Mari Andres ikastolako zuzendariak adierazi du lortutako dirua erakina handitzeko erabiliko dutela, izan ere, datozen urteetan ikasle kopurua haziko dela aurreikusi dute.
Egun, ikastolak, 16 urtetik beherako 500 ikasle inguru ditu, baina aurreikuspenen arabera, 8 urtetan, 700 ikasletara iritsiko dira, horregatik, "denei erantzuna eman ahal izateko, gure instalazioak handitu behar ditugu", adierazi du.
Itxaropena ikastola pozik azaldu da igande honetan Trapagaranen izan den Ibilaldiaren ospakizunagatik. "Helburuak bete dira", azpimarratu dute ikastola honetako ordezkariek. Datorren urtean, Portugaleteko Asti Leku ikastolak antolatuko du euskal ikastola pribatuen jaialdia. Prentsa-ohar baten bidez Itxaropena ikastolak azaldu duenez, milaka lagun bildu dira 09:30etatik Trapagaranen, eguraldiak lagunduta, gaurko antolatutako ekitaldiaz gozatzeko. Halaber, antolatzaileek garraio publikoaren funtzionamendu ona eta ekitaldi desberdinek izan duten arrakasta azpimarratu dute. Sare sozialak, hizpideAurtengo Ibilaldiko omenaldia euskarari Interneterako bidea ireki dutenei egin zaie. Ildo honetan, leloak hitz joko bat egiten du. Batetik, Ibipuntuzero Ibilaldia delako, baita Trapagaraneko ikastolarentzat bigarren Ibilaldia delako, eta 2.0 izatea nahi dutelako, ikastola osatzen dutenen eta kanpoko guztien arteko harremana etengabea izatea nahi dutelako. Horia da erronketako bat eta horregatik, teknologia berrietan sustatzen aritu direnak omenduko dituzte. Eraikina handitzekoJose Mari Andres ikastolako zuzendariak adierazi du lortutako dirua erakina handitzeko erabiliko dutela, izan ere, datozen urteetan ikasle kopurua haziko dela aurreikusi dute. Egun, ikastolak, 16 urtetik beherako 500 ikasle inguru ditu, baina aurreikuspenen arabera, 8 urtetan, 700 ikasletara iritsiko dira, horregatik, "denei erantzuna eman ahal izateko, gure instalazioak handitu behar ditugu", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriteek alerta egoeran mantenduko dute Mediterraneoa asteburuan, aktibo jarraitzen duten hainbat abisurekin
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon