Bastidako ikastola berritzeko dirua bildu dute Araban Euskaraz jaian
Arabako Bastidak Araba Euskaraz 2012 jaialdia hartu du igande honetan. 'Barneratu, Barreiatu' leloa izan da aurtengo leloa. Bastidako Ikastolak jaia antolatzen duen laugarren urtea da. Ibilbideak hiru kilometroko luzeera du, eta, erosotasuna irabazi nahian, aparkalekuetatik gertuago kokatu dute ibilbidea, eta gainera, herritik igaroko da.
Antolatzaileek lau eremu antolatu dituzte. Lehenengoa inaugurazio ekitaldirako eta agintarien protokoloa jarraitzeko erabili dute. Isabel Celaa Hezkuntza sailburua egon da bertan.
"Euskarak presentzia txikia izan duen lurraldea da, horregatik, festa hau ongietorria da euskara zabaltzeko lanean", adierazi du. Celaak, gainera, kalitatea eta bikaintasuna azpimarratu ditu inaugurazio ekitaldian. Eremu honetan, ondoren, rocka, folka eta DJ bat izan dira.
Nobedade handiena pantaila erraldoi bat izan da. Pantaila horretan sare sozialetatik bidalitako mezuak zein argazkiak jaso eta erakutsi dituzte, parte-hartzaileek guztiaren berri izateko.
Musika, janaria eta jolasak
Bigarren eremua lasaiagoa izan da. Herri-bazkaria, erromeria eta musika euskalduna izan dira protagonistak. Hirugarren eremuan, berriz, etxeko txikienak izan dira nagusi, hainbat jolas eta tailerrekin. Eta, azkenik, laugarren eremuan, musika izan da entzungai: bertsolariak eta Gatibu eta Ze esatek! taldeak, besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik