Iñigo Cabacasen heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cabacas auzian Justiziari lan egiten uzteko eskatu du Mendiak

Justizia azkarragoa izatea gustatuko litzaiokeela onartu du Herrizaingo sailburuak, baina auzitegiei "independentziaz" lan egiten utzi behar zaiela gaineratu du.
Idoia Mendia Herrizaingo sailburua.

Idoia Mendia Herrizaingo sailburuak Iñigo Cabacasen familiaren mina ulertzen duela esan du, baina auzia daraman epaileari lan egiten uzteko eskatu du. Iñigo Cabacas apirilaren 5ean hil zen Ertzaintzak botatako gomazko pilotakada baten ondorioz.

Gobernu kontseiluaren bileraren ostean, Cabacasen familiak Jaurlaritzari ikerketaren inguruan eginiko kritikengatik galdetuta erantzun du Mendiak. Izan ere, Gara egunkarian, Iñigo Cabacasen aitak egia jakiteko "oztopoak" jartzea egotzi dio Herrizaingo Sailari.

Sailburuak azaldu duenez, operazio horretan parte hartu zuten ertzainei espediente bat ireki zitzaien, baina administrazioaren prozesua bertan behera gelditu zela ekarri du gogora zigor arlokoa ireki zenean.

"Epaileak ezartzen ditu erritmoak", azpimarratu du Mendiak eta Justizia azkarragoa izatea gustatuko litzaiokeela onartu du.

Epaileak gertaera "azkeneraino argitzeko" lan egingo duela ziurtatu du, baina auzitegiei "independentziaz" lan egiten utzi behar zaiela gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X