N-1 errepidea itxita egon da, istripu baten ondorioz, Itsasondon
N-1 errepidea itxi egin dute gaur goizean zenbait orduz, Donostiako norantzan, Itsasondon. Hiru auto eta bi kamioik izandako istripuaren ondorioz itxi dute errepidea, eta auto-ilara luzeak sortu dira. Ezbeharrean pertsona bat zauritu da eta ospitalera eraman behar izan dute.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 08:30etarako irekita zegoen autobidea.
Istripua goizaldeko seiak aldera gertatu da. Hasieran Citroen Xsara batek izan du ezbeharra, Itsasondoko gasolindegitik gertu, eta errei bat oztopatze zuen. Gero, beste bi ezbehar izan dituzte leku berean bi autok eta bi kamioik.
Ibilgailuak errepidetik kentzeko lanak zirela eta, Ertzaintzak itxi egin du autobidea eta ibilgailuak errepide zaharretik bideratu ditu.
N-1 errepidea itxi egin dute gaur goizean zenbait orduz, Donostiako norantzan, Itsasondon. Hiru auto eta bi kamioik izandako istripuaren ondorioz itxi dute errepidea, eta auto-ilara luzeak sortu dira. Ezbeharrean pertsona bat zauritu da eta ospitalera eraman behar izan dute.Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 08:30etarako irekita zegoen autobidea.Istripua goizaldeko seiak aldera gertatu da. Hasieran Citroen Xsara batek izan du ezbeharra, Itsasondoko gasolindegitik gertu, eta errei bat oztopatze zuen. Gero, beste bi ezbehar izan dituzte leku berean bi autok eta bi kamioik.Ibilgailuak errepidetik kentzeko lanak zirela eta, Ertzaintzak itxi egin du autobidea eta ibilgailuak errepide zaharretik bideratu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean