Altxuene bidean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

30 lagun etxetik atera dituzte luizi batengatik, Donostian

Luiziaren ondorioz hiru eraikinetako bizilagunak atera behar izan dituzte, baina ez da inor zauritu.

Herrizaingo Sailak adierazi duenez, 03:45ean Altxuene bideko eta Beloka pasealekuko hiru eraikin hustu behar izan dituzte luzi baten ondorioz.

Ertzaintza, suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira, baina ez da inor zauritu.

Etxetik atera behar izan duten lagun gehienak senitartekoen etxeetara joan dira, baina Udalak hainbat bizilaguni ostatu eman behar izan die.

Donostiako Udaleko teknikariak kalteak zenbatzen ari dira.

Herrizaingo Sailak adierazi duenez, 03:45ean Altxuene bideko eta Beloka pasealekuko hiru eraikin hustu behar izan dituzte luzi baten ondorioz.Ertzaintza, suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira, baina ez da inor zauritu.Etxetik atera behar izan duten lagun gehienak senitartekoen etxeetara joan dira, baina Udalak hainbat bizilaguni ostatu eman behar izan die.Donostiako Udaleko teknikariak kalteak zenbatzen ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X