Diviertt enpresak Poliziari eta Udalari bota die tragediaren errua
Epaileak aske utzi du Miguel Angel Flores, Madril Arenan Halloween festa antolatu zuen Diviertt enpresako burua. Festa horretan lau neska gazte hil ziren, eta beste bat larri zauritu zen. Flores aske geratu den arren, hilean bi aldiz epaitegietan agertu beharko du. Halaber, Udalari eta Poliziari bota dien gertatu zenaren errua.
Hildako neskaren familiaren abokatuak eman ditu datuak, Castilla Plazako epaitegietan astearte honetan egin duten saioaren ondoren. Hiru orduz deklaratu du bertan Floresek, inputatu gisa.
Epaile aurrean egin duen agerraldian, Madrilgo Udalaren esku dagoen Madrid Espacios y Congresos erakundeari egotzi dio segurtasun falta, eta jende oldea aurreikuspen faltak eragin zuela esan du, iturri judizialek jakitera eman dutenez.
Halaber, segurtasuna Seguriber enpresaren eta Madrilgo Udaltzaingoaren ardura zirela esan du. Floresek adierazi duenez, Polizia agenteek ez zuten Madril Arenako inguruetan egin zen lau orduko kale-edana galarazi, eta, epaileari azaldu dionez, Udaltzaingoa zen boteloi horren kontrolaren arduraduna.
Gazteak lau orduz edaten egon zirela eta ''oso mozkor'' zeudela ere esan dio Floresek epaileari, eta horrelako jaietan biltzen normalean 100.000 euro biltzen badituzte, egun horretan 40.000 bakarrik irabazi zituztela esan du Madril Arena kanpoaldean gertatu zena erakusteko.
Manos Limpias elkarteak adierazi duenez, Udaltzaingoari errua bota dio Floresek. ''Bertan egon balira, ez zatekeen gertatuko'', esan du. Elkarte horretako abokatuaren hitzetan, ''harrotasunez'' eta ''gertatutakoak jota'' hitz egin du Diviertt enpresako buruak epaile aurrean.
Sarrera
Fnac, Carrefour etaInternet bidez 9.650 sarrera saldu zirela defendatu du Floresek, bainaez du baztertu sarrera fisikoen salmentan bikoizketarik gertatuzitekeenik. Epailearen aurrean eginiko deklarazioan, arazoa goizaldeko 3:00 aldera hasi zela azaldu du Floresek, "kalean zeuden 3.000 edo 4.000 gazte batera sartu zirenean". Enpresariak sarreren salmenta eta jaiarene dukia soilik kontrolatzen zituela nabarmendu du, ez baitzeukan inolako ardurarik esparruaren barruko eta kanpoko segurtasunean.
Festarako sarrerak gertuko pabiloi batean aurkitu zituen Poliziak.
Zure interesekoa izan daiteke
Sute-arriskua "oso handia" edo "muturrekoa" da oraindik Nafarroako zati handi batean
Horregatik, sutea eragin dezakeen edozein jarduera saihestea eskatu dute. Urzainkin sutea itzaltzeko lanean ari dira, atzo egonkortzea lortu ondoren.
16 pertsona artatu dituzte igande honetan Euskadin, tenperatura altuen ondorioz
Bizkaian erregistratu ziren kasu gehien, 14; Gipuzkoan, berriz, 2; eta Araban ez zen inolako esku-hartzerik egin.
Aburtok batzuek indarkeria matxistaren aurkako mezua ez bereganatzea gaitzetsi du, eta "Polizia gainean izango" dutela ohartarazi
Asteko Nagusiko lehen asteburua igarota, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du "pozik" dagoela hiriko kaleak gainezka daudelako eta giroa pil-pilean delako. EAJk Bilboko Alkatetzarako hautagaia aldatzeko hartu duen erabakiaz ere mintzatu da, eta "normaltasunez" hartu zuela eta horrelako aldaketak politikan "normalak" direla esan du. Aurrerantzean, "Mikel Hidalgok nire laguntza osoa izango du", adierazi du.
Hamahiru pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko bigarren gauean; bat, indarkeria matxistagatik, eta hiru, lesioengatik
Jai gunean bi pertsona atxilotu dituzte lesioak eragiteagatik, bat atentatuagatik, beste bat epailearen aginduz, bi lapurretagatik eta beste bi telefono mugikorrak ebasteagatik.
Lehiaketa gastronomikoak hartuko du gaur Bilbo, bilbainadekin eta publiko guztientzako hamarnaka jarduerarekin batera
Musika, antzerki eta dantza ikuskizunak tradizio jarduerekin uztartuko dira astelehen honetan, hala nola lehiaketa gastronomikoarekin, zezensuzkoarekin eta su artifizialekin. Gaur Athleticeko jokalarien harrera izango da eta Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioa egingo du.
Hil egin da Morean erreskatatutako gizonezkoa, eta emakumeak kritiko jarraitzen du
20 eta 25 urteko neska-mutilak egoera Beriaingo urtegian erreskatatu zituzten.
Osasun Ministerioak eta erkidegoek gaur adostuko dute Ceutara txertoak bidaltzea
Bideokonferentzia bidezko bilera izango da, eta puntu bakar bat jorratuko dute, txerto hirukoitz birikoa eta barizelaren, poliomielitisaren, tetanosaren eta difteriaren aurkako txertoak bidaltzearen ingurukoa.
Metro koadroko 15 litro ur bota ditu ordubetean Gipuzkoan
Urola Erdian eta Urola Kostan bizi izan dira kazkabar eta zaparrada gogorrenak. Abisu horia aktibo izan da 22:00ak arte. Astelehena ere egun eguzkitsua eta beroa izango da eta arratsaldetik aurrera ekaitzak izan daitezke berriz ere.
'Bali' baleak jendetza erakarri du beste behin Bilboko kaleetan
‘Bali’ baleak eta haren itsas animalien segizioak beste urte batez ere jendetza erakarri dute Bilboko Kale Nagusiko desfile jendetsu eta tradizionalean. Ekitaldia Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako bat bihurtu da dagoeneko, eta aurten Txinako Urte Berriari egindako keinuak ere izan ditu
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lelopean, protesta egin dute zezenketen aurkakoek Bilbon
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lemapean, zezenen aurkako plataformak dozenaka lagun bildu ditu arratsaldean, Bilboko Zezen plazaren aurrean. Aste Nagusiaren barruan zezen korridak egiten dira eta horiekin amaitzea eskatzen dute. Egunero bilduko dira zezen plaza itxi dezaten eskatzeko.