Emakumeen kontrako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek ustez emaztea hil, eta bere buruaz beste egin du Araian

Ertzaintzaren lehen hipotesien arabera, emakumea gizonak buruan emandako kolpe baten ondorioz hil da. Gizonak etxeko habe batetik zintzilikatuta urkatu du bere burua.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Gizon batek emaztea hil, eta bere buruaz beste egin du Araian

Ustez, 68 urteko gizonezko batek 65 urteko emaztea hil du, eta, ondoren, bere buruaz beste egin du, Araian (Araba).

Ertzaintzaren lehen hipotesien arabera, gizonak buruan emandako kolpe baten ondorioz hil da emakumea. Ondoren, etxeko habe batetik zintzilikatuta urkatu du bere burua gizonak. 

Ustezko hilketa 09:30 aldera gertatu da, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Bizilagun batek gorpu bat zintzilik ikusi du, etxeko leihotik, eta Ertzaintzari abisua eman dio. Ertzainak hilketaren lekura bertaratu dira, eta atea inork irekitzen ez zuela ikusita, barrura sartu dira. Etxebizitza barruan senar-emazteen gorpuak aurkitu dituzte.

Emakumearen gorpua ohean botata aurkitu dute ertzainek, eta, horien arabera, buruan kolpe gogorra zuen emakumeak. Gorpuaren ondoan, aizkora bat aurkitu dute, eta litekeena da gizonak hori erabili izana emakumea hiltzeko.

Hilketaren tokira, Aguraingo suhiltzaileak eta Ertzaintzaren Unitate Zientifikoko kideak ere bertaratu dira. Azken horiek ikerketa zabaldu dute gertaturikoa argitzeko.

Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimen arretarako telefonoa: 016

Ezohiko osoko bilkura eta kontzentrazioa arratsaldean, Araian

Araiako Udalak ezohiko osoko bilkura deitu du 18:00etarako, hilketa gaitzesteko.

Halaber, udalak ohar bidez jakinarazi duenez, osoko bilkuraren ondoren, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko kontzentrazioa egingo dute udaletxeko plazan. Ekitaldi horretan parte hartuko du Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X