Etxegabetzeak eteteko prozedura onartu du EAEko Auzitegi Nagusiak
Bilboko epaileek etxegabetzeak behin-behinean geldiarazteko harturiko prozedurari oniritzia eman dio EAEko Auzitegi Nagusiak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusira bidaltzea eta EAEko auzitegi guztietara helaraztea adostu dute. Era honetan, orain egun batzuk Gobernuak onartutako lege dekretu berrian aintzat hartzen diren kasu guztietan, etxegabetzeak behin-behinekoz bertan behera utzi ahal izango dituzte.
Bileraren ostean Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea eta Alfonso Gonzalez Guija Bilboko epaileen dekanoa komunikabideen aurrean azaldu dira neurriaren nondik norakoak emateko.
Gonzalez Guijak azaldu duenez, prozedura honekin, kaltetuei, euren abokatuen bidez, izapideak irekitzea ahalbidetuko zaie, orain arte arrazoibideak ematea ezinezkoa baitzen. Horrela, epaile bakoitzak erabakiko du etxegabetzea bertan behera utzi edo ez.
Prozeduran parte hartu ez duten zordunei ere defentsa eskubidea bermatua izatea ahalbidetuko die neurri honek.
EAEko Auzitegi Nagusiko presidente gisa EAEko epaitegi guztietara "probidentzia" bat bidaliko duela iragarri du Ibarrak, eta "jardun oneko irizpide bateratu bezala" Bilboko epaileek onartutako prozedura jarraitzeko gomendioa egingo du.
Probidentziak "ez dira legeak", Ibarraren arabera, gomendioak baizik, baina "independentzia judiziala bermatzen dute", horren hitzetan. Horregatik, epaileak erabaki ahal izango du kasu bakoitzean zer egin.
Zure interesekoa izan daiteke
Maialen Mazonen ustezko hiltzaileak “barkamena” eskatu du epaiketako azken unean
Arabako Lurralde Auzitegian egin duten epaiketa epai zain gelditu da asteazken honetan, aldeek euren ondorioak aurkeztu ondoren. Fiskaltzak eta akusazioek 45 urteko zigorrak eskatzen dituzte, hilketagatik, bi abortu deliturengatik eta adin txikiko bat abandonatzeagatik, akusatuak “nahita” hil zuela emakumea eta egoeraz “jakitun” zegoela uste dutelako. Defentsak absoluzioa eskatu du, hilketaren unean, “errealitatetik erabat deskonektatuta” zegoela argudiatuta.
Medikuen grebari amaiera emateko eskatu dio Alberto Martinezek Osasun Ministerioari
Estatutu markoari buruzko akordiorik ezean, datorren astelehenean laugarren greba astea hasiko dute medikuek. Alberto Martinez Osasun sailburuak azpimarratu duenez, Osakidetza ahaleginak egiten ari da arazoa bideratzeko, baina gatazkari amaiera emateko giltza Osasun Ministerioak dauka.
Altza eta Galtzaraborda arteko Topo zatia uztailaren 18an jarriko da martxan
Zati hori zabaltzeak, batetik, Altzako geltokian trenak nahitaez errebotatzea saihestuko du, eta bestetik, Pasai Antxoko lurpeko geltoki berria estreinatzea ekarriko du, terminal zaharra desegin eta biaduktua, eraikin artean sartuta dagoen trenbide-hesia, kenduta.
Nafarroako Ospitaleko jazarpen kasu batean "delitu zantzuak" ikusita, Fiskaltzara bidali du salaketa Osasun Departamentuak
Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko zerbitzuburu baten aurka jazarpenagatiko salaketa jarri zen, modu anonimoan, joan den abenduan. Sare sozial bateko kontuan argitaratu zen gero, eta horren berri zabaldu zen. Bertan, Nafarroako ospitale publiko horretako emakumezko mediku batek salatu zuen zerbitzuburu horren hizkerak eta jokabideak "emakumeak gutxiesten, umiliatzen eta gauzatzat jotzen" zituela, eta zuzendaritzari "ezer ez egitea" leporatzen zion, "jakitun egon arren".
Osakidetzak ia 60.000 euroko soldata eskaini die barneko mediku egoiliarrei
Bigarren urtez jarraian Gaztetzeko eta Fidelizatzeko Programa abiatu du Osakidetzak, azken urteko egoiliarrak bertan geratzeko eta talentua erakartzeko asmoz. Hortaz, lehen edizioan baino 2.500 euro gehiago irabaziko dute erresidentzia amaitu eta Osakidetzan lan egiten duten medikuek.
Abian da Nelson David Moreno Bolañosen aurkako beste epaiketa bat: 73 urteko gizon bat hiltzea egozten zaio, app baten bidez zita bat izan ondoren
Akusatuari 37 urteko kondena ezarri zaio, beste hiru epaiketatan; gutxienez bost gizonezko homosexualen heriotzarekin lotu dute ikertzaileek, baina zazpi ere izan litezke.
Adimen gaitasun handiko helduak eta arrakastaren mitoa
Adimen handiko helduek benetan al dute bizimodu errazagoa? Asier Arrieta psikologoak eta heldutan diagnostikatutako Haizea Lopez idazleak ikuspegi anitzeko errealitatea deskribatu dute. Izan ere, potentzial handiarekin bizitzeak ez du derrigor bizitza errazago bihurtzen, diagnostiko berantiarra, autoexijentzia, antsietatea eta ingurukoen espektatibak tartean daude eta.
Aranako harrera zentroa urrian zabalduko dute eta 120 pertsonentzako lekua izango du
Espainiako Gobernuak azaldu duenez, plaza kopurua murriztu izanaren arrazoia da —hasiera batean, 350 plaza zeuden aurreikusita— duela hiru urte proiektua pentsatu zenean baino errefuxiatu gutxiago ari direla iristen egun Estatura. Ondorioz, "presioa nabarmen murriztu" da.
Ikertzaileek nabarmendu dute akusatuak "bere borondatez" bi aldiz aitortu zuela Lukas Agirre hil zuela
Halaber, agente batek adierazi du bigarren auzipetuak jakinarazi ziola krimenean erabilitako labana berea zela eta ustezko hiltzaileari berak eman ziola.
Jokabide homofoboa egotzita Iruñean epaitu dituzten lau gazteek ukatu egin dute gertakarietan parte hartu izana
Biktimari elkartasuna adierazteko, Egham Nafarroak elkarretaratzea egin du auzitegiaren atarian eta homofobiari aurre egiteko neurriak eskatu ditu.