Bost nekazari gazte bortxatu dituzte Pakistanen, soldata eskatzeagatik
14 eta 19 urte bitarteko bost nekazari gazte bortxatu dituzte, Pakistaneko ipar-ekialdean. Beren herrixkatik hurbil dagoen lur batzuetan aritu dira lanean, eta, soldataren bila joan direnean, lurjabeek ez diete ordaindu nahi izan. Ordu batzuk geroago, zortzi gizonek eraso egin diete.
Ishfaq Khan, Kitroko polizia arduradunak esan duenez, bortxaketaren ustezko lau egile atxilotu dituzte, eta besteen bila ari dira.
Neskatoen senide batek susmagarrietako batzuk lurren jabeak direla esan dio Express Tribune bertako egunkariari; “Lanagatik soldata eskatu dietenean, haserretu egin dira eta mehatxatu egin dituzte”.
Ordu batzuk geroago, lur-jabeak eta beste baserritar batzuk familiaren bizilekuan agertu dira, ezustean, eta kide batzuk lotu eta neskatoak eraman dituzte.
Asiako hegoaldean ohikoak dira “ohore krimenak”; horietan, emakume batek berak edo bere familiako kide batek egindako “laido” bategatik ordaindu behar izaten du.
Zure interesekoa izan daiteke
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik