Nola iritsi ahal izan ziren Deustuko ikasleen telefonoetara?
Atzo arratsaldean, sekulako zalaparta piztu zen Deustuko Unibertsitatearen inguruan; izan ere, hainbat pertsonak Deustuko Unibertsitateko ikasleenak omen ziren argazki eta bideo erotikoak zabaldu zituzten. Hala ere, ez dago baieztatuta eduki horiek Deustuko ikasleenak direnik.
Oraindik ez dago batere garbi zer gertatu den. Ertzaintzak baieztatu duenez, bi gazte bizkaitarrek salaketa aurkeztu dute: batek argazki pribatuak eta hainbat idatzi lapurtu eta publikatu dizkiotelakoan; eta, besteak ezezagun bat sakelako telefonoan ustez sartu zaiolako.
Hipotesiak
"Ganbara" Radio Euskadiko saioan Emilio Castellote Panda enpresako marketing zuzendaria elkarrizketatu dute. Aipaturiko enpresak kudeatzen du, hain justu, Deustuko Unibertsitateko wifi sarea.
Castellotek bi hipotesi ditu esku artean. Lehenengo hipotesiaren arabera, baliteke norbaitek programa bat instalatu izana doako wifi sare batean, erabiltzaileen pasahitzak lapurtzeko eta horien edukietara sarbidea izan ahal izateko.
Pandako adituak doako wifi sare horietara erregistratu gabe konektatzearen arriskuak aipatu ditu. Halaber, erabiltzaileak sarearekin bat egitea erabakitzen badu erabiltzaile izena eta pasahitza eskatzen duten tokietara ez sartzeko aholkatu du, sarea arriskutsua bada, datu horiek beste edonork erabiltzeko arriskua baitago.
Bigarren hipotesiaren arabera, WhatsApp aplikazioaren erabilera txarra izan liteke kausa.
Emilio Castellote Panda konpainiako marketing zuzendariak azaldu duenez, aplikazio horren bitartez elkartrukatzen diren argazkiak eraldatu egin daitezke, horien gainean klik egitean beste argazki bat zabaldu dadin. Horretarako, WhatsApp aplikazioak irudi hori programa informatiko batera bideratzen du. Horregatik, litekeena da programa horretan troiar bat sartu izana, eta erabiltzaileak argazkian klik egitean troiar hori telefonoan sartu izana.
Pedro Uria Panda Securityren baitan birusak ikertzen dituen laborategiko (Panda Labs) zuzendariak hirugarren aukera bat ere aipatu du. Aditu horren ustez, informazio lapurreta Bluetooth sareen bitartez gertatu ahal izan da. Aipaturiko teknologiak hainbat gailuren artean datuak transmititzea ahalbidetzen du, irrati uhinen bidez. “Hainbat pertsonak bluetootha aktibatuta izan ohi dute. Norbait gerturatu, konektatzeko eskatu, onartu eta beste gailu batera konektatzen bazara, informazio lapurreta gertatzeko arriskua dago”. Horregatik, euren gailuetan bluetooth teknologia itzaltzea aholkatzen die erabiltzaileei.
Nor ezkutatzen da horren atzean?
Castellotek ez du uste, inolaz ere, Deustuko Unibertsitateak gaiarekin zerikusirik izan duenik: “Guk dakigula, ez da urraketarik izan bere azpiegituran”.
“Gaiztakeria” edo “txantxa” bat izan daitekeela uste du Emilio Castellotek; izan ere, litekeena da horren hitzetan informatika ezagutza handirik ez izatea.
Erabiltzaileentzako aholkuak
Zentzua erabiltzeko eskatu die Castellotek erabiltzaileei. Adituaren arabera, garrantzitsua da ezezagunengandik jasotzen ditugun edukiekin mesfidatia izatea. “Mota horretako informazioa jasotzen dugunean, ez irekitzea eta borratzea da onena”, gaineratu du. Bestalde, arreta eskatu du igorlea ezaguna denean ere: “Argazki bat irekitzean gure gailua kutsatu dezakegula jakin behar dugu”.
Zure interesekoa izan daiteke
Bost hildako eta zauritu bat AP-8an, Elgoibarren, furgoneta baten eta kamioi baten arteko istripuan
Hildakoak furgonetako bidaiariak ziren, Nafarroako foruzainak denak; Iurretan praktikak egitera zihoazen. Kamioi gidaria da zauritutakoa. Errepidea guztiz itxi dute, hasieran, bi norabideetan; geroxeago errei bat zabaldu dute Irunerako noranzkoan, baina arratsaldean zehar kamioia erretiratu arte, beste errepide batzuetatik bideratuko dute trafikoa.
Epaimahaiak errudun jo ditu Lukas Agirre hiltzeaz akusatutako bi gizonak
Hala ere, aringarria ezarri dio akusatu nagusiari drogak kontsumitzeagatik. Bigarren akusatuaren kasuan, erantzukizun penalaren aldaketa bikoitza erabaki du buruko nahasmendu bikoitzagatik eta estupefazienteak kontsumitzeagatik.
Osasun Sailak tenperatura kaltegarrien atalaseak eguneratu ditu: 25,7 gradutik Gipuzkoako kostaldean 36,9 gradura Nafarroako Erriberan
Gehiegizko Tenperaturak Osasunean dituen Eraginak Prebenitzeko Jardueren Plan Nazionala asteazken honetan aurkeztu da, eta irailaren 14ra arte egongo da indarrean.
Honela dago trafikoa AP-8 autobidean, Eibar eta Elgoibar artean, Maltzagako istripuaren ondoren
Errei bat ireki dute Donostiara norabidean, baina zirkulazioa oso zaila da oraindik AP-8an, Eibar eta Elgoibar parean. Bilboko noranzkoan bi erreiak itxita jarraitzen dute, eta istripua izan duen kamioia gauean erretiratuko dute bidetik.
23 pertsona atxilotu dituzte Iruñerrian, Vito Quilesen ekitaldi baten harira izandako istiluengatik
Espainiako Polizia Nazionalaren operazioak irekita jarraitzen du eta atxiloketa gehiago izan daitezke.
Nafarroako Gobernua Elgoibarko istripu larrian hildako bost lagunen omenezko ekitaldi instituzionala prestatzen ari da
Furgonetan zihoazen bost bidaiariak Nafarroako foruzainak ziren. Imanol Pradales lehendakaria eta Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea atsekabeturik agertu dira ezbehar larriaren aurrean.
Asier, Maltzagako istripuaren lekukoa: "Larrialdi zerbitzuak oso azkar mobilizatu dira"
Radio Euskadin azaldu duenez, ez du istripuaren unea ikusi, baina bai berehalako ondorioak. Gertatutakoa azaldu du: kamioi bat galtzada batetik bestera igaro da, eta erdibitzailean geratu da, iraulita; istripuaren ondorioz, furgonetak kalte larriak izan ditu.
Elgoibarko istripuan hildako bost bidaiariak foruzainak ziren
Foruzainak Iurretara zihoazen, Ertzaintzarekin formakuntza ikastaro bat egitera.
Hamar urteren ostean, Eibarren zezen-ikuskizunak atzera programatzea gaitzetsi du Haiekin elkarte animalistak
Elkartearen iritziz "atzerapauso handia" da, herriko San Joan jaietan hiru sokamutur saio programatzea, eta ohartarazi duenez "2016an PSE-EEk berak hartutako konpromiso ofizialen kontra doa".
Irungo isuri gutxiko eremua 2028ko udaberrian sartuko da indarrean
Irungo udalbatzak, osoko bilkuran, 30 salbuespen aurreikusten dituen ordenantzari hasierako onespena eman dio. Orain alegazioak aurkezteko epea zabaldu da, eta behin betiko testua aurtengo azken hiruhilekoan onartuko da.