Osakidetzaren lidertza PSEk berreskuratu zuela adierazi du Pastorrek
Iñigo Urkullu lehendakariak PSE-EEk Osakidetzaren "lidertza" "krisi garaian" errekuperatzen egindako lana "ahaztea" gogor kritikatu du Jose Antonio Pastor Legebiltzarreko PSE-EEko bozeramaileak. Pastorren esanetan, Osakidetzak hasieran izandako lidertza "EAJren Gobernuekin galtzen joan zen".
Adierazpen horiekin, Pastorrek Urkulluk esandakoei erantzun nahi izan die. Lehendakariak goizean Gasteizen esan duenez, Exekutiboaren erronka "zerbitzu publikoen kalitateari eustea da, nahiz eta baliabide gutxiago izan" eta Osakidetzan ari diren langileen konpromisioari esker, Euskal Osasun Zerbitzuak "prestigioa eta kalitate maila berreskuratuko duela" ziurtatu du.
Sozialisten ordezkariak prentsa-oharra atera du eta bertan Urkulluren "oroimen ahula" kritikatu du, izan ere, Pastorren hitzetan, Osasun Zerbitzua sortu zenean, Estatuko erkidegoen artean lehen postuan zegoen eta PSE-EE Jaurlaritza iristean zortzigarren postuan hartu zuen.
"Eta gaur egun –gaineratu du Pastorrek- Rafael Bengoa sailburu sozialistaren kudeaketaren ostean berriro ere onenen artean dago".
Zure interesekoa izan daiteke
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik