Balmasedan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zaldizko bat zauritu da zaldi baten eta kotxe baten arteko istripuan

Istripua Balmasedan gertatu da eta talkaren eraginez, zaldia hil egin da.

Lagun bat zauritu da goizaldean, Balmasedan, kotxe baten eta zaldi baten arteko istripuan. Talkaren eraginez, zaldia hil egin da.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 00:50ean gertatu da, BI-3622 errepidean. Kotxe batek zaldi baten aurka talka egin du, bertako Kontxa auzoan dagoen errepidean.

Zaldia hil egin da eta zaldizkoa Gurutzetako ospitalera eraman dute, Barakaldora (Bizkaia) artatzera.

Zure interesekoa izan daiteke

vitoria-crimen-machista-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aldentze aginduen inguruan zeukan protokoloa aldarazi zion Ertzaintzari Maialen Mazonen hilketak

Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera. Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X