Pankartak erakutsi dituzte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PAHko kideak Senatutik bota dituzte, etxegabetze legea onartu ondoren

Etxegabetzeen kontrako plataformako 20 bat kide Senatutik kaleratu dituzte, senatariek legea bozkatu eta behin betiko onartu ondoren.
PAH Etxegabetzeen kontrako plataformako kideak, Senatuan.

Etxegabetzeen kontrako plataformako 20 bat kide Senatutik kaleratu dituzte asteazken honetan, bertan kaleratzeen kontrako legea bozkatu eta behin betiko onartu ondoren. ''Hilketa gehiagorik ez'' mezua zeraman pankarta erakutsi dute elkarteko kideek, eta senatarien kontrako oihuak bota dituzte.

Hala, ''kriminalak'', ''hiltzaileak'' eta ''jendea gosez hiltzen da'' oihu artean atera dituzte Senatutik.

Senatuaren kanpoaldean ere plataformako kideak bildu dira, bost orduz, barruan legea eztabaidatu duten bitartean.

Legea behin betiko onartu dute

Senatuaren osoko bilkurak behin betiko onartu du etxegabetzeen kontrako legea, PPren aldeko botekin bakarrik. PSOEk, PSCk eta ICVk hiru beto aurkeztu dituzte, eta, guztira, 275 zuzenketa partzial egon dira, Guztiak, baina, albo batera bota dituzte.

Etxegabetzeen kontrako legea ia itxita iritsi zen Diputatuen Kongresura, kaleratzeen inguruan Gobernuak egindako proposamena eta legegintzako herri ekimena uztartu ondoren, PPk berak 50 bat aldaketa sartuta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X