Beherapen handiak, gaur Interneten
Gaur, astelehenarekin, Interneteko erabiltzaileak beherapen handiak dituzten hainbat produktu erosi ahal izango dituzte eDay ekimenari esker. Antolatzaileek aipatu dutenez, 120 enpresak parte hartuko dute, eta 200.000 pertsonak erostea espero dutela.
Maria Jose Mayor eDay ekimenaren koordinatzaileren arabera, gaurko salmentekin 10 milioi euro bilduko dituzte. Gaurkoa ekimen horren bigarren edizioa izango da; izan ere, joan den azaroaren 26an estreinatu zuten iniziatiba.
Eguna The eWorld merkataritza eta marketin digitaleko profesionalen azokak antolatu du. Mayorren hitzetan, kontsumo mota guztiak bultzatu eta erosleei Internet bidezko salmentak modaz haratago doazela zabaldu nahi dute.
Horrekin batera, sistema horren bidez mundu birtualean sekula erosketarik ez duten kontsumitzaileek pizgarri bat izan dezatela nahi dute.
Mayorrek gogora ekarri duenez, iaz egin zen lehenengo edizioan 525.000 erabiltzailek parte hartu zuten.
Antolatzaileek ez dute bere burua deskontuen webgune soil bat moduan aurkeztu nahi. Lehen mailako 120 enpresak hartuko dute parte, eta % 70era arteko beherapenekin eskainiko dituzte euren produktuak.
El Corte Ingles, Pepe Jeans, Toys'r'us, Groupalia, Letsbonus, Ives Rocher, Cortefiel, Springfield, Pedro del Hierro, Muji, Zalando, Barcelo hotelak, El Armario de la Tele, Hero Baby, eDreams eta HP dira parte hartzen duten markak, beste askoren artean.
Deskontuak gaur bakarrik egongo dira indarrean, eta, enpresa batzuek jakinarazi dutenez, ordu jakin batzuetan eskaintza bereziak egingo dituzte, AEBetako bertsioan bezala.
Mayorrek iragarri du urtean bitan egin nahi dutela eDay ekimena: azaroan eta maiatzean.
Zure interesekoa izan daiteke
Hiru pertsona hil dira Caparrosoko abeltzaintza-instalazio bateko minda-hobi batean erorita
La Calzadako bizilagunek bitartekaritza eskatu dute, euren etxebizitzen jabe den funtsaren "abusuzko prezioen" aurrean
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati bikotekidea bortxatzeagatik eta etengabe tratu txarrak emateagatik, Nafarroan
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyon partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak