Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artzain Eguna ospatu dute gaur Uharte Arakilen

Ricardo Remirok irabazi du gazten lehiaketa, eta Antonio Alustizaren artzain-txakur bat trebetasun txapelketan gailendu da.
Artzain-txakurren txapelketa izan da Uharte Arakilen. Artxiboko argazkia / EiTB
Artzain-txakurren txapelketa izan da Uharte Arakilen. Artxiboko argazkia / EiTB

Uharte Arakilek artzainak omendu ditu gaur Artzain Egunean. Ekitaldiz beteriko eguna izan da, tartean, gazta-lehiaketa eta artzain-txakurren trebetasun txapelketa.

Ricardo Remiroren gazta irabazlea 4.300 eurotan saldu dute enkantean. Aurten, Idoate familiari eman diote dirua, Iñaki Idoate epaimahaiaren presidentea bertan izan ez delako (Maria Eugenia Idoate arreba hil berri da).

Egunaren ekitaldi nagusienetarikoa Nafarroako Artzain-Txakurren Trebetasun Txapelketa izan da. Antonio Alustizaren txakur batek lehiaketa irabazi du eta, horren ondorioz, Nafarroa ordezkatuko du Euskal Herriko Txapelketan.

Halaber, egunean zehar ardiekin, gaztekin eta artzain-txakurrekin lotutako beste hainbat ekitaldi izan dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X