Mendabian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1500 hektarea labore hondatu ditu kaskabarrak Mendabian

Goiz da kalteak neurtzeko, soroak lehortu arte ezingo dituzte galerak zenbatu. Nolanahi ere, hastear zeuden mahats eta piper kanpainak galdutzat ematen dituzte nekazariek.
18:00 - 20:00
Mendabiako mahats eta piper kanpainak galdutzat eman dituzte

Erauntsi eta txingor arriskuaz ohartarazi zuten Nafarroan, eta aurreikuspenak ez du huts egin. Ostiral arratsaldean kazkabarra bota zuen Mendabian, eta 1500 hektarea labore hondatu ditu.

Goiz da kalteak neurtzeko, soroak lehortu arte ezingo dituzte galerak zenbatu. Nolanahi ere, hastear zeuden mahats eta piper kanpainak galdutzat ematen dituzte nekazariek.

Mendabiako ekonomiaren motorra dira mahatsa eta piperra; hartara, galerak herri guztiari eragingo dio.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X