Alzheimerraren Munduko Eguna da gaur
Gurea bezalako gizarte batean, bizi-itxaropen gero eta handiagoa da Alzheimerren gaitzaren kasuak ugaritzearen arrazoi nagusia. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan 30 mila lagun inguruk dute alzheimerra. Sendabiderik ez badu ere gaixotasuna goiz atzemateak duen garrantzia azpimarratu dute adituek, izan ere, alzheimerra duten gaixoak diagnostikatuta daudenak baino gehiago direla uste dute.
Espainiako Neurologia elkarteak aditzera eman duenez, alzheimer kasuen ehuneko 30-40 inguru diagnostikatu gabe daude, batez ere gaixotasunaren hasieran.
Adituek gaineratu dute, gizakien bizi itxaropenak gora egiten duen heinean, alzheimerra pairatzen duten gizon-emakumeak askoz gehiago izango direla. Momentuz sendabiderik ez duen gaixotasuna da, eta ikerketak duen garrantzia nabarmena da.
Navarrabiomed fundazioa
Nafarroako Navarrabiomed fundazioa, gaixo daudenekin alderatzeko, gaixotasun degeneratiborik izan ez duten burmuinak ikertzen ari da, eta egun honen aitzakian emaleak eskatu ditu.
Gaixotasuna ezagutzera ematea, ikerketa bultzatzea, gaixoek bizi kalitate hobeagoa izan dezaten, eta nola ez, gaixo horien zaintza hartzen duten familiei laguntzeko programen beharra dira Alzheimerraren Munduko Egunean agerian jarri nahi direnak.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza euskal hilerrietan, Santu Guztien Egunean
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko