Konponduta dago
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Renferen katenaria moztu dute, Basaurin

Ertzaintzak ustezko sabotajea ikertuko du. Orain arte kaleratu dituzten datuen arabera, 03:00etan katenariaren pisuak moztu dituzte eta, horrenbestez, linearen tentsioa bertan behera geratu da.

Ezezagun batzuk Renferen katenaria moztu dute bart, Basauritik gertu, gaur Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ertzaintzak ustezko sabotajea ikertuko du. Orain arte kaleratu dituzten datuen arabera, 03:00etan katenariaren pisuak moztu dituzte eta, horrenbestez, linearen tentsioa bertan behera geratu da.

Katenaria Oiarganeko geltokitik 900 metrora moztu dute, Bilbo eta Urduña lotzen dituen tartean. Dagoeneko konpondu dute, eta tren zerbitzua normaltasunez berrezarri dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X