25 ordu ditu gaurko egunak
Europar Batasuneko (EB) biztanleriak neguko ordutegira salto egin du igande goizaldean, urriko azken igande guztietan bezala, 2001ean EBk ezarritako zuzentarauaren arabera.
Igande honetako 03:00etan, beraz, ordulariak ordubete atzeratu dira neguko ordutegian bete betean sartzeko, eta 02:00ak izan dira berriro.
Kanariar Uharteetan, bestalde, udako ordutegia goizaldeko 02:00etan bukatu da, eta 01:00 izan da berriro. Horrela, urriak 27 egunak 25 ordu izango ditu guztira.
Igandeko aldaketarekin, EBko hiru Estatuk (Erresuma Batua, Irlanda eta Portugal) GMT ordutegira bueltatuko dira.
Espainia, Austria, Belgika, Txekiar Errepublika, Danimarka, Frantzia, Alemania, Hungaria, Italia, Luxenburgo, Malta, Polonia, Kroazia, Eslovaquia, Suetzia eta Holanda herrialdeek GMT+1era egokitu beharko dituzte erlojuak.
Bulgariak, Ziprek, Estoniak, Finlandiak, Greziak, Letoniak, Lituaniak eta Errumaniak GMT+2ra moldatuko dituzte.
Ordutegi aldaketa urtean bitan egiten da, Europako araudiaren arabera. EBk 1981ean onartu zuen neurria, energia aurrezteko helburuarekin.
Helburua argi naturala eguneroko jarduetara egokitzea da, eta petrolioaren lehenengo krisialdian sortu zen ekimena.
1974ean, herrialde batzuek ordulariak uda garian aurreratzea erabaki zuten, argindar gutxiago erabiltzeko, eta horrek neguko ordutegira moldatzea ekarri zuen.