Elkarretaratzeak Euskal Herriko hiri eta kanpusetan, LOMCEren kontra
Ehunka ikaslek hartu dute parte asteazken honetan EAEko eta Nafarroako hiri eta kanpus ezberdinetan LOMCEren kontra deitu dituzten protestetan. Gaur arratsaldean onartuko dute Senatuan Wert legea.
Ikasleen Sindikatuak lanuzteak eta protestak deitu ditu, Estatu mailan, hezkuntza erreformaren kontra. EHUren kasuan, Bizkaiko eta Gipuzkoako kanpusetako ikasleen kontseiluek egin dute bat deialdiarekin. Ikasle Abertzaleak biharko deitu du protesta.
Bilbon, Arriaga plazan egin dute elkarretaratzea, 'LOMCEri ez' leloa zeraman pankartarekin. Gasteizen ere dozena bat bildu dira Correos plazan, eta Donostian, berriz, Ibaeta kanpusean egin dute manifestazioa ehunka ikaslek, ''LOMCEri ez. Hezkuntza publikoa eta euskalduna'' lelopean.
Mobilizazioak Nafarroan
"Mila arrazoiengatik, LOMceren kontra' lelopean, STEE-EILAS, ELA, LAB, UGT, CCOO eta CSIF sindikatuk Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzaren egoitzaren aurrean egin dute elkarretaratzea, LOMCE legearen kontra protesta egiteko eta erreforma Nafarroan ez ezartzea eskatzeko.
Elkarretaratzeak, Estatu osoko hirietan
Madrilen, ehunka lagun bildu dira Hezkuntza Ministerioaren aurrean Lomceren, murrizketen, tasen igoeraren eta beken murrizketaren kontra. Wert ministroaren dimisioa ere eskatu dute.
Bartzelonan, 200 bat ikasle elkartu dira Sant Jaume plazan, eta Granadan, berriz, bi lagun atxilotu dituzte, mobilizazioetan piztutako liskarren ondorioz.
Greba eguna
Protestekin batera, Ikasleen Sindikatuak lanuztea deitu du gaurko Estatu osoan. Deialdiaren jarraipena % 80koa izan da maila ertaineko hezkuntzan eta % 50eako goi mailako ikasketetan, sindikatuaren datuen arabera.
Pasodoblea, ''zuri-beltzean'', Lomceren aurka
Senatuak Wert legea eztabaidatu du asteazken honetan, eta ostegunean onartuko du, PPren babesarekin bakarrik. Oposizioko alderdi guztiak eta Hezkuntza arloko agenteek ere kontra izango ditu Alderdi Popularrak.
Hori agerian uzteko, Eskola Publikoaren aldeko Estatu mailako plataformak "Bienvenido Mr. Marshall" pelikula gogora ekarri du Senatuaren aurrean, eta hainbat pertsonaiak, ''zuri-beltzean'', pasodoblea dantzatu dute.
Wert: "Hau oihana da, eta ni matxete gabe''
"Hau oihana da, eta ni matxete gabe'' esan du Jose Ignacio Wert Hezkuntza Ministroak Kongresuko korridoreetan, kamera batek jaso duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko metroaren zerbitzua etenda dago Etxebarri eta Basauri artean arazo teknikoengatik
Hiru pertsona hil dira Caparrosoko abeletxe batean, minda hobi batean harrapatuta
La Calzadako bizilagunek bitartekaritza eskatu dute, euren etxebizitzen jabe den funtsaren "abusuzko prezioen" aurrean
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati bikotekidea bortxatzeagatik eta etengabe tratu txarrak emateagatik, Nafarroan
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyon partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak