Anberes
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egiluzen kasuarekin lotuta atxilotutako emakume bat libre utzi dute

45 urteko emakumeak gazte galdakaoztarraren sakelako telefonoa zuen atxilotu zutenean.
Hilabete baino gehiago igaro da Hodei Egiluz galdu zenetik.
Hilabete baino gehiago igaro da Hodei Egiluz galdu zenetik. Argazkia: EiTB

Belgikako Poliziak Hodei Egiluz Anberesen (Belgika) galdu zen gazte galdakaoztarrarekin lotuta atxilotu zuen emakume bat askatu du, Gazet van Antwerpen Anbereseko egunkariak jakitera eman duenez.

Carmen T. 45 urteko emakumea da libre utzi dutena, eta Egiluzen sakelako telefonoa zuelako atzeman zuten.

Emakumeak bere burua entregatu zuen Polizia bere atzetik zebilela ohartu zenean. Izan ere, Egiluzen sakelako telefonoa erosi egin zuela azaldu zuen, baina gaztearen berririk ez zuela.

Iragan astean utzi zuten libre, "isiltasun osoz", aipatu iturrien arabera. Egiluzen kasuarekin lotuta atxilotutako bost pertsonetako bat zen Carmen T. Gazte bizkaitarraren sakelako telefonoa edo kreditu txartelak edukitzeagatik atzeman zituzten atxilotuak.

Ilse Claes instrukzio epailearen azken erabakietako bat izan da emakumea libre uztearena; izan ere, beste epaile baten esku utzi dute orain auzia, Anbereseko hedabideek zabaldu dutenez.

Egiluz urriaren 19an galdu zen Belgika iparraldeko hirian, eta ordutik sekretupean dago hura bilatzeko ikerketa. Gaztea "ekintza kriminal baten biktima" izan zela pentsatzeko zantzuak daudela uste du Poliziak.

Hori horrela, gaztearen gorpua bilatzeko lanak egin izan dituzte Escalda ibaian zehar, baina ez dute ezer aurkitu.

Aurreko azaroaren 19an, galdu zela hilabete bete zenean, senideek eta lagunek kontzentrazioak egin zituzten bai Galdakaon (Bizkaia) bai Anberesen.

Ion Uribe herriko alkatea Belgikara joan zen Anbereseko alkatearekin hitz egitera eta ikerketak aurrera jarrai dezala exijitzera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X