Asuntaren bi irakaslek "drogatuta, lokartuta" ikusi zuten haurra
Asunta Basterra Portoren, A Coruñatik gertu dagoen Teo udalerrian irailaren 22an hilda agertu zen neskatoa, musikako bi irakaslek Jose Antonio Vazquez Tain epaileari adierazi dionez, “2013ko uztailaren 9an Asunta drogatuta, lokartuta moduan ikusi” zuten.
“Irakasleetako batek egun horretan adingabea drogatuta zegoela esan du, eta besteak, berriz, zorabiatuta zirudiela, lokartuta”, esan dute Clara Campoamor elkarteko Rocio Beceiro eta Ricardo Perez abokatuek. Elkartea akusazio partikular bezala agertu da kasuan.
Gaineratu dutenez, “Rosario Porto eta Alfonso Basterra gurasoei egoeraren berri emateko deitu zietenean, aita joan zen alabaren bila. Hark haurrak alergia zuela esan zien eta sendagai oso gogorra hartu behar zuenez, lokartuta zegoela”. Asuntaren pediatrak haurrak alergiarik zuenik ezeztatu zuen instrukzioan.
Asuntaren beste hainbat irakaslek ere antzerakoa esan zuten aurrez. Bere momentuan, eta gurasoek emandako azalpenak kontuan izanik, ordea, irakasleek ez zioten gaiari garrantzirik eman.
Bigarren lekuko batek ere deklaratu du gaur epailearen aurrean. Asunta hil zen egunean hilotza agertu zen lekuan ibili ziren bikoteko emakumeak hain zuzen ere. Gaueko hamaikak eta 00.30 artean igaro zen bikotea inguru horretatik, baina ez zuen Asuntaren hilotza ikusi. Gorpua goizaldeko ordu batean aurkitu zuten.
Clara Campoamor elkarteko abokatuen aburuz, “hilotza ikusi ez izanak ez du esan nahi han ez zegoenik”.
Josu Luis Gutierrez Aranguren, Rosario Portoren abokatua, ere komunikabideen aurrean agertu da. Emakumeak egindako deklarazioaren ildora ondorengoa esan du: “Egun horretan ilargi betea zegoen eta oso ondo ikusten zen”.
Irakasleen deklarazioa ere hizpide izan du Gutierrez Arangunek. “Irakasleei Asunta eta haren amaren arteko harremanaz galdegin diet, eta ‘zoragarria’ zela erantzun didate. Umeak amari oztopo egiten zionaren espekulazioa ezeztatzen du horrek”, azpimarratu du.
Gaurko deklarazioak fiskalak eskatuta egin direla gaineratu du abokatuak, eta oraindik datarik ez duten deklarazio berriak aurreikusi ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bati lau urteko zigorra ezarri diote 80 urteko gizon bati 400.000 euroko iruzurra egiteagatik
Negu Gorriak talde nafarrak heriotza mehatxuak salatu ditu eta "elkartasuna ez gelditzeko" eskatu du
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik