Gertakizuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ordubeteko atzerapenak Renferen aldiriko trenetan, sute baten ondorioz

Atzerapenak batik bat Santurtzi eta Barakaldo artean izan dira.

Renferen aldiriko tren zerbitzuak ordubete arteko atzerapenak izan ditu goizean Santurtzi eta Barakaldo artean (Bizkaia), geldirik zegoen tren batean piztutako sute txiki baten ondorioz.

Sua 05:30ean piztu da, Bilbon aparkatuta zegoen tren batean, motorra piztean izandako txinparta bat dela eta, baina azkar amatatu dute.

Tren hori Bartzelonara abiatzekoa zen 06:30ean, eta bidaiariak autobusez eraman behar izan dituzte Mirandara. Bertan, tren bat hartu dute, Kataluniako hiribururako bidean.

Zure interesekoa izan daiteke

marisma txingudi irun
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Padura artifizialak sortu eta etorkizuneko eraikinetako kotak igoko ditu Jaurlaritzak, itsas mailaren igoerari aurre egiteko

Egoerarik okerrenean, itsasoaren maila 0,72 metro igo liteke 2100. urterako. Horrek guztiak zuzenean eragingo die EAEko biztanleriaren % 32ri (700.000 pertsonari baino gehiagori) kostaldean eta bokaletik hurbil dauden ibai haranetako biztanleei. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritza onartu du, behin-behinean, Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialari. 

Gehiago ikusi