2013an
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasun profesionalei 403 eraso egin zizkieten iaz Osakidetzan

2013an 406 eraso izan ziren, horietatik 124 erizainek jaso zituzten, 112 medikuek eta 91 osasun laguntzaileek.
MAM-eko argazkia: osakidetza_
Argazkia: EiTB

Osakidetza Osasun euskal zerbitzuak 2013an sistemako profesionalei egindako 406 eraso izan zituen, horietatik % 26 (106) fisikoak izan ziren.

Carmen Vide SATSE sindikatuko ordezkariak Gurutzetako Ospitalean astelehen honetan eman ditu datuak agerraldi batean, Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordearen aurrean, Osakidetzako langileek izaten dituzten erasoen egoerari buruz hitz egiteko.

Osakidetzako Zuzendaritzak ostiralean emandako datuen arabera, 2013an 406 eraso izan ziren, horietatik 124 erizainek jaso zituzten, 112 medikuek eta 91 osasun laguntzaileek.

Eraso horiek jaso dituzten % 76 emakumeak dira. Halaber, 403 salaketetatik 297 "haserrealdiak" izan ziren, lesio fisikorik ez eragin psikologikorik izan ez zuten erasoak.

Gainerako 106etatik, 24k kalte fisikoa edota psikologikoa izan zuten, baja medikoa hartzea eraginez.

Osakidetzako zentroei dagokienez, gehien Basurtuko ospitalean (62) eman ziren, Bilbon (61), Arabako Ospitalean (40), Gurutzetan (35) eta Bizkaiko buru osasunean (31).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X