Selma Huxley ikertzaileak Lagun Onari saria jaso du
Selma Huxley ikertzaileak 2014ko Lagun Onari saria jaso du astearte honetan, Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik. Jatorriz kanadarra eta britainiarra da ikertzailea, eta urteak eman ditu 1530 eta 1700 artean Ternua eta Labradorren izan ziren euskal arrantzaleen inguruan ikertzen. Zehazki, zenbait baleagune aurkitu zituen, eta ordura arte ezagutzen ez zen Kanadako eta Euskal Herriko historiaren zati bat ezagutarazi zuen.
Iñigo Urkulluk ekitaldian azpimarratu duenez, Selma Huxleyren lemak bide berriak ireki dizkio Euskadiri. «Haren lanak gure izaeran eragin handia izan duen zerbait gogorarazten digu: ekaitzen eta oztopoen beldur izan gabe, edozer helbururi ekiteko gai garela, garai bateko baleazaleen eta bakailao-arrantzaleen antzera, nahi ditugun proiektuak gauzatuko ditugula baitakigu», nabarmendu du.
Selma Huxley-Barkham (Londres, 1927) Kanadako eta Euskal Herriko historian aditua da. 1972an Oñatira etorri zen eta bertan ikertu egin zuen XVI. eta XVII. mendeetan Kanadako kostalde atlantikoan, Ternua eta Labradorren, egondako euskaldunen jarduna.
Hala, Selma Huxleyk aurkitutako dokumentuei esker, azaleratu egin ziren Kanadan eta Euskal Herrian ezagunak ez ziren hainbat datu esanguratsu, bereziki XVI. mendean Ternuan zeuden bakailao eta balea arrantza-leku euskaldunak. Hainbat aurkikuntza egin zituen ikerlariak, besteak beste XVI. mendean Labradorko Red Bayn euskal balea-industria zegoela: balea-portuak, guneen aztarna arkeologikoak eta portu horietan hondoratutako euskal galeoiak (horien artean San Juan galeoia, 1565ekoa). Datu horiei esker, 1978an, Parks Canadako urpeko arkeologoen talde batek XVI. mendeko balea-ontzien kroskoak aurkitu zituen Red Bayn eta Chateau Bayn.
Lagun Onari goraipamena
Lagun Onari goraipamenak esker ona eman nahi die Euskal Herrikoak izan ez arren, beren ekintzekin Euskadiren alde egin duten pertsonei eta entitateei, euskal ekonomia sustatzen eta euskal historia eta kultura kanpoan ezagutarazten egindako lanagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Burdineria korrosioak jota zegoelako erori zen El Bocaleko pasabidea, perituaren esanetan
Peritu judizialak azaldu duenez, loturetako batean izandako akatsak, beste loturen gaineko karga handitu zuen, eta horrek bigarren mailako habeen eta habe primarioen arteko lotura guztien akats kateatua eragin du, taula eroraraziz. Gainera, ondorioztatu duenez, ez dago egituraren mantentze-plan bat egon den ebidentziarik.
Renfek tren bereziak jarri ditu Donostiatik, Kopako finala dela eta
Larunbat goizaldean (02:10ean) Donostiatik tren berezi bat irtengo da Sevillako Cartuja geltokira 10:40an iristeko. Itzulerako trena Atletico Madril eta Realaren arteko partida amaitu ondoren aterako da Gipuzkoako hiriburura.
Zumaian agertutako gorpua Eibarren desagertutako 60 urteko emakume batena da
Autopsiaren arabera, pasa den igandean Itzurun hondartzan agertutako gorpuak ez zuen kriminalitate zantzurik. Apirilaren 13an, emakumearen senide batek agertu barik zegoela salatu zuen Eibarko ertzain-etxean, hilaren 11tik haren berririk ez zuelako.
Bertan behera gelditu da Lapurdin isuri gutxiko eremua sortzeko egitasmoa, eta aurrerantzean ere ez da bereizgarririk beharko
Lehen Asanblea Nazionalak egin bezala, orain Senatuak bidea itxi dio Lapurdiko kostaldean isuri gutxiko eremua sortzeko neurriari. Frantziako Gobernuak proposatutako neurriari ultraeskuinak jarritako ebazpena aintzat hartu du Ganberak.
Emakume bat atxilotu dute Bilbon, bikotekidea barruan zela lonja bati su emateagatik
Hainbat lekukok ikusi dute gertatutakoa: atxilotuak Atxuri auzoko lonja horren barrura zerbait bota du, eta sua piztu da gero. Emakumearen bikotekidea zegoen barruan, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute.
Zabalik da erregularizazioa online egiteko aukera, eta aurrez aurre egiteko hitzordua eska daiteke
Eskabidea telematikoki egin ahal izateko, beharrezkoa da ziurtagiri elektronikoa izatea edo gaitutako profesionalen zein Atzerritarren Laguntzaileen Erregistroan inskribatutako erakundeen bitartez egitea. Eskabidea aurrez aurre egiteko hitzordua eska daiteke dagoeneko, baina datorren astelehenean, apirilaren 20an, hasiko da prozesua, tramiterako gaitutako puntuetan.
Albiste izango dira: migratzaileen erregularizazioa, Ekialde Hurbileko gerraren azken ordua eta Mitoaroa III-ren aurkezpena
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
EAEn aztertutako eskolen % 96etan gainditzen dute OMEk gomendatutako NO2aren kutsadura maila
Ekologistak Martxan taldeak zazpi udalerritako 78 eskolatan neurtu du nitrogeno dioxidoaren (NO2) maila: Gasteizen, Donostian, Errenterian, Oiartzunen, Barakaldon, Bilbon eta Erandion. Horietatik hirutan errespetatzen da Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) jarritako metro kuboko 10 mikrogramoko langa.
Joko-aretoetan erruleta-makinak manipulatzen zituen talde kriminal baten burua atxilotu dute Irunen
Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen harrapatu baitzuten. Atxilotu zutenean, ostegunean bertan lapurtutako 31.000 euro baino gehiago zeramatzan soinean, eta aurreko egunean antzeko beste lapurreta bat egin zuen Donostiako lokal batean. Poliziaren arabera, atxilotutako gizona talde kriminal baten burua da, eta hainbat lapurreta egozten dizkiote.
2025ean, Osakidetzak iraungitako 274 txerto eman zituen Euskadiko 13 ESIetan
Osasun Sailak orain emandako datuen arabera, ESI guztietan izan ziren akatsak.