LOMCE Euskadin ez dela datorren ikasturtean ezarriko esan du Uriartek
Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Euskadin LOMCE ez dela datorren ikasturtean ezarriko errepikatu du ostiral honetan, "gauzak ezin direlako egun batetik bestera aldatu", eta euskal hezkuntza-sistema "mantentzeko" eskura dituzten "tresna guztiak" erabiliko dituztela nabarmendu du.
Uriartek adierazpen horiek egin ditu Toki Alaiko Haur Hezkuntzaren zentroa Irunen inauguratzean. Hezkuntza elkarte osoari "lasaitasun" mezu bat bidaltzeko aprobetxatu du, Wert Legea ezagutzen dena aplikatzeko balizko aukera dela eta.
"Geure ikasleek ikasturte berrirako ez dute aldaketarik egin behar, eta ez dute arazorik izango", azaldu du sailburuak. Halaber, "30 urteetan zazpigarren hezkuntza legea da, eta, uneotan, geure sistema mantentzen jakin izan dugu, eta hala egiten jarraituko dugu".
Uriartek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza "ilusiorekin eta guztien partaidetzarekin" lan egiten ari da 'Heziberri 2020' planean. Horren bitartez, Jaurlaritzak hezkuntza-sistema hobetu nahi du Euskadin.
"Geure lehentasuna geure ikasleak dira, eta urte guzti hauetako egite onetik hasi gara, etorkizunera, Europara, eta ez LOMCEk eraman gaituen lekura", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe eskainiko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.