Jaurlaritzak LOMCEren aurkako helegitea jarriko du Konstituzionalean
Eusko Jaurlaritzak LOMCE Hezkuntzako legearen aurkako helegitea jarriko du Auzitegi Konstituzionalean, EiTBk jakin ahal izan duenez.
Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak gaur hartu du erabakia, eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Josu Erkoreka bozeramaileak agerraldia egin dute ondoren, errekurtsoaren nondik norakoak azaltzeko.
Jaurlaritzak martxoan aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalean helegitea, Wert ministroaren legearen aurka.
Jaurlaritzaren ustez, Hezkuntza erreforma horrek izaera "homogeneizatzailea" du, eta aurrez aurre egiten du euskal hezkuntza sistemaren aurka. Jaurlaritzaren hitzetan, LOMCE legeak "balio demokratikoen, aniztasuna eta elebitasunaren errespetua” urratzen ditu LOMCE legeak.
Urkulluren Gobernuaren ustez, "onartezina da" lege honen bitartez Espainiako Gobernuak edukiak zehaztea, DBH eta Batxilergoko ikasleen amaierako azterketak antolatzea eta koofizialak diren hizkuntzen aurrean duen jarrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyonnais partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak