Izena emana zuten zazpi jokalari israeldarrek baja eman dute Sestaoko Xake Txapelketan
Asteon jakin da horietako hiruk ez zutela parte hartuko, eta ostiral goizeko lehen orduan Sestaoko Xake Klubeko antolatzaileek baieztatu dute ez dela Israelgo jokalaririk izango Las Llanaseko pilotalekuan egingo den txapelketan.
40. Open Basque Country xake txapelketaren antolatzaileek baieztatu dutenez, gaur Sestaon hasiko den txapelketan parte hartzeko izena emana zuten Israelgo zazpi jokalariek baja eman dute.
Asteon jakin da horietako hiruk ez zutela parte hartuko, eta ostiral goizeko lehen orduan baieztatu dute Sestaoko Xake Klubeko antolatzaileek ez dela Israelgo jokalaririk izango Las Llanaseko pilotalekuan egingo den txapelketan.
Sestaoko Xake Klubak, Israelek Gazan "giza eskubideen urraketa sistematikoa" gaitzesteko, txapelketan ez parte hartzeko gonbidapena egin zieten joan den astean Israelgo xakelariei, eta, eginez gero, FIDEren (Nazioarteko Xake Federazioa) banderapean jokatzeko; izan ere, 'open' kategoria denez, antolatzaileek ezin diete lizentzia duten jokalariei parte hartzea galarazi.
Hasiera batean, Israelgo jokalari guztiek uko egin zieten bi proposamenei, eta FIDEk ohartarazi zuenez, arauak errespetatu ezean, Open Basque Countryk bere aitortza ofiziala galduko luke, eta ez lieke kategoria punturik banatuko parte-hartzaileei. Txapelketa bertan behera gelditzeko arriskua legoke ehun jokalari atzerritar baino gehiagoren bidaiak eta ostatuak ordainduta daudela, eta berten behera gelditzeak "arrisku larrian" jarriko luke Sestaoko Xake Klubaren jarraipena.
Egoera honen aurrean, eta FIDEren arauak betez, Israelgo jokalariak beren banderaz agertzen dira zerrenda ofizialetan. Baina joko-aretoko ikurrak, Las Llanasko Udal Pilotalekukoak, antolatzaileen erantzukizun esklusiboa dira, eta, horregatik, batzorde antolatzaileak erabaki zuen partidak jokatuko diren mahaietan eta instalazioetan ez dela banderarik egongo, bertan ordezkatuta dauden autonomia erkidegoetakoak eta Palestinako bandera bat salbu, Open Basque Country eta Sestaoko Xake Klubaren "elkartasun adierazpen apal" gisa.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.
Hendaia eta Bordele arteko tren lotura larunbatean berrezarriko dute
Larunbatetik aurrera, abiadura handiko trenen erdiak ibiliko dira; igandetik aurrera, berriz, zerbitzuak erabateko normaltasuna berreskuratuko du.
39 urteko gizon bat atxilotu dute Santanderren, bikotekidea hil izana egotzita
Gizonak Poliziari deitu dio eta gertakariak aitortu ditu. Ustezko genero indarkeria gisa ikertzen ari dira.
Gasteizko jaiak gogoz eta errespetuz bizitzeko deia egin du Zeledonek
Aurten, hirugarren aldiz izango da Zeledon Iñaki Kerejazu, eta gaur zahatoa eta aterkia jaso ditu Maider Etxebarria Gasteizko alkatearen eskutik. Andre Maria Zuriaren jaiak abuztuaren 4an hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin.
Lasaitasuna errepideetan irteera operazioaren lehen orduetan, goiz nahasiaren ostean
Asteburu honetan, auto ilarak izango dira EAEko errepide sareko ohiko lekuetan, Europatik datozen ibilgailu ugari penintsularen hegoaldera doazelako.
Albiste izango dira: Udako irteera operazioa, migrazio krisia Ceutan eta La Oreja de Van Gogh Donostian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Donostiako Klasikoak eragina izango du larunbatean Gipuzkoako trafikoan
Bestalde, Bizkaian, abuztuaren 2an, igandea, Getxoko 81. Txirrindularitza Zirkuitua-Otxoa anaiak Memoriala dela eta, zirkulazioari lotutako hainbat gorabehera izango dira, horien artean debekatuta egongo da lasterketaren noranzkoan zirkulatzea.