'Andina bikotekide ohiaren beldur zen, ezin zuen inorekin hitz egin'
Mungian atzo hil zuten emakumea bere bikotekide ohiaren "beldur" zela adierazi du gaur Andina Pereira de Britoren lagun batek. Biktimaren bikotekide ohiak Andina "zelatatu" egiten zuela eta "inorekin hitz egitea" debekatu ziola gaineratu du lagun horrek.
Andina "lur jota" zegoela eta etxetik ia ez zela ateratzen adierazi du biktimaren lagunak. Bikotekidea utzi ondoren, gizonak kontrolatu egiten zuela eta Andina "beldurtuta" zegoela gaineratu du.
"Kalera ateratzea edota herriko norbaitekin hitz egitea debekatuta zeukan. Bikotekide ohiak inorekin hitz egitea debekatu zion. Are gehiago, telefono mugikorra kendu eta linea berri bat kontratatu zion Andinari, horren telefono-zenbakia berak bakarrik izateko".
Andinaren lagunak ustezko hiltzailea ondo ezagutzen zuen, lokal bat eskualdatu ziolako.
Gizonezkoarekin harremana bukatu ondoren "beldurtuta" bizi zela esan zion Andinak bere lagunari behin baino gehiagotan.
Andinaren ustezko hiltzailea "oldarkorra" eta "jeloskorra" dela gaineratu du haren lagunak.
-----------
Tratu txarrak pairatzen badituzu, jarraitu gida honetako aholkuak edo deitu 016 edo 900 840 111 telefonoetara. Doakoak dira eta ez dute aztarnarik uzten fakturan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Sestao parean
Hilotza uretatik atera eta Auzitegi Medikuntza Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten. Bestalde, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariaren nondik norakoak argitzeko eta hildakoa nor den zehazteko.
Realeko zale bati 3.000 euroko iruzurra egin diote, Errege Kopako finalerako sarrera faltsuak erostea saiatu ondoren
Guardia Zibilak eta Ertzaintzak apirilaren 18an Sevillan jokatuko den partidarako sarreren iruzurrezko salmentaren berri eman dute, eta bide ofizialak soilik erabiltzea eskatu dute.
Ikertutako agentea, hiru familia eta Santanderko Udala pertsonatuko dira istripua argitzeko auzian
Istripua ikertzen ari den epaileak diligentzia berriak agindu ditu, eta abisuei erantzuteko protokoloak, bizilagunen kexak eta pasabidearen egoerari buruzko txosten bat eskatu ditu.
Korrikaren hasiera zuzenean Atharratzetik
24. Korrika martxoaren 19an hasiko da Atharratzen. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da 14:30etik aurrera.
"Barkamena" eskatu die La Sallek Patxi Ezkiagaren biktima guztiei
Erakundeak publiko egin duen oharrean biktimek “bizi izandako sufrimendua” aitortu du bai eta, une hartan, gertatutakoa prebenitzen edo detektatzen jakin ez izana” ere. Halaber, “zubiak eraikitzeko, topaketa-bideak bilatzen jarraitzeko, eta eragindako mina aitortzeko bidean aurrera egiteko” borondate argia erakutsi du.
Osakidetzak bere gain hartu ditu anputatutako gorputz zatien kostuak eta kudeaketa
Euskal osasun sistema publikoak instrukzio berri bat onartu du, eta, horren arabera, bere gain hartuko ditu gorpuzki horiek errausteko kostuak eta tramiteak, beti ere pazientearen edo haren senideen baimena izanez gero.
Lekuko-hartze "sinboliko eta hunkigarriak" izango dituela aurtengo Korrikak aurreratu dute antolatzaileek
EITBren Bilboko egoitzan egin dute AEKren aldeko lasterketaren aurkezpen soziala. Gizarteko eragile ugari izan dira bertan. Aurtengo edizioan 3.400 lekuko-hartze baino gehiago izango direla iragarri dute antolatzaileek, inoiz baino gehiago, eta horietako asko "sinbolikoak eta hunkigarriak" izango direla diote.
Protesta jendetsua Eibarren, haurreskoletan plaza nahikorik ez dagoela salatzeko
Dozenaka familiak protesta zaratatsua egin dute ostegun honetan Eibarko Untzaga plazan, herriko haurreskoletan plaza nahikorik ez dagoela salatzeko.
Rene Redzepi Noma jatetxeko sukaldari daniarrak kargua utziko du, langile ohiek abusuak leporatu ondoren
2009. eta 2017. urteen artean Redzepik kalte fisikoak eta psikologikoak eragin zizkiela salatu zuten jatetxe horretako dozenaka langile ohik. "Aldaketek ez dute iragana konpontzen", azpimarratu du Redzepik.
Realak Sevillan jokatuko duen Kopako finalerako sarrera faltsuak saltzen ari direla ohartarazi du Ertzaintzak
Zale batek jarritako salaketa baten bidez, Ertzaintzak izapideak ireki ditu ustezko iruzur-delitu batengatik.