Istiluak LOMCE legearen aurkako manifestazioen amaieran
Batxilergoko zein Unibertsitateko milaka ikaslek hezkuntza politiken aldaketa eta sistema propioa eskatu dute ostegun honetan Hego Euskal Herrian, LOMCEren kontra deitutako greba egunean. Manifestazioak egin dituzte lau hiriburuetan zein unibertsitateetako kanpusetan eta, egunean zehar, hainbat istilu sortu dira Iruñean, Bilbon eta Gasteizen.
Ikasleen sindikatuak, Ikasle Abertzaleak antolakundeak eta EHUko Ikasleen Kontseiluak deitu dute greba, eta milaka ikasle kalera atera dira frankista eta diskriminatzailetzat jotzen duten lege horrekin ados ez daudela adierazteko. Ikasleek salatu dutenez, Gobernuak aspaldi abiatutako politika zaharkituaren isla da LOMCE legea.
Horrekin batera, langileen seme-alabek unibertsitatean ikasten jarraitzeko aukera izan dezatela eskatu dute, tasa berriak ezarri gabe eta bekei eutsita.
Jaurlaritzari ere autogobernua baliatu dezan eskatu diote, hezkuntza eredu propio ''errealista'' bideratzeko.
Goizeko manifestazioak
Bilboko, Gasteizko eta Iruñeko goizeko manifestazioak amaitzean istiluak izan dira.
Ertzaintzak lau gazte atxilotu ditu Bilbon izandako istiluetan. Horietatik hiru Rekalde Zumarkalean atxilotu dituzte: bertan, edukiontziak gurutzatu dituzte eta su eman diete. Laugarrena Iparragirre kalean atxilotu dute, Segurtasun sailak jakinarazi duenez. Aske utzi dituzte jada.
Bilboko erdigunetik zebilen manifestazioa, eta kaputxadun talde bat manifestaziotik irten eta istiluak sortzen hasi da, edukiontziak kale erdian gurutzatuz eta su emanez, poliziaren arabera.
Iruñean ere zortzi lagun atxilotu dituzte (tartean 5 adingabe) ikasleek LOMCE delako legearen aurka egindako manifestazioan. Hiriko kale nagusiak gurutzatu dituzte LOMCEren aurkako greba egun honetan. Bost adingabeak aske geratu dira. Gainerako hiru atxilotuak poliza-etxean daude.
Sarasate ibilbidean amaitu da manifestazioa, Parlamentuaren aurrean, eta istiluak izan dira. Foru poliziak gordeta zegoen eraikina eta gazte talde baten aurka egin dute.
Poliziak jakinarazi duenez, manifestazioan ez da istilurik izan, amaieran gazte talde bat inguruan sakabanatu denera arte eta alde zaharreko kaleetan izan dira, agenteei oihuak eta objektuak botaz. Poliziak manifestarien aurka egin du.
Gasteizen, hainbat manifestarik edukiontziak erre dituzte, ikastetxeak erasotu dituzte eta harriak bota dituzte Ertzaintzaren aurka. Ez dute inor atxilotu, baina hainbat gazte identifikatu dituzte eta momentu batzuetan manifestariak sakabanatu dituzte.
Lehen orduan, Jesus Obrero Lanbide Heziketako zentroa harriekin eta margo gorriz erasotu dute. Gainera, Arabako hiriburuko Farmazia kanpuseko eraikinean kalteak eragin dituzte.
Bestalde, 12:15 eta 12:30 bitartean, manifestariek hainbat edukiontzi erre dituzte Brusela etorbidean, Santa Isabel kalean, Paraguai kalean, Argentina kalean eta Tomas Alfaro kaleean.
Ikasle-taldeek deituta, manifestazioa egin dute Donostian. Batxilergoko eta Unibertsitateko ikasleek bat egin dute, eta Ibaetako Kanpusetik ibili dira LOMCEren aurka daudela jakinarazteko. Europar Batasunak eta Gobernu kapitalistek bultzatzen duten legea da LOMCE, ikasleen esanetan, haien beharrei egokitua, eta ez ikasleen interesei.
Arrasaten, berriz, gazte bat inputatu dute, irainengatik eta agenteei errespetua galtzeagatik.
Manifestazioak arratsaldean
Bilbon manifestazioa egin dute arratsaldean, eta Iruñean ere elkarretaratzea egin dute. Ondoren istiluak piztu dira eta lagun bat atxilotu dute. Gobernuak Nafarroan duen delegaritzak debekatu egin du arratsalderako deituta zegoen manifestazioa.
Grebaren jarraipena
Greba deialdia hainbat sindikatuk eta taldek deitu dute, besteak beste, Ikasleen Sindikatuak (Estatu mailan egin du deialdia), Ikasle Abertzaleak antolakundeak eta EHUko Ikasleen Kontseiluak. Ez dute jarraipenaren datu zehatzik eman, baina ''ikusgarria'' izan dela esan dute.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren arabera, % 11,5eako izan da jarraipena bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan (ikasleen % 57 daude bertan). Itunpeko ikastetxetan, aldiz, %3koa izan da jarraipena (bertan daude ikasleen % 40), Hezkuntza Sailaren arabera. 18:00etan datuak dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.