Alzheimerra zuten saguetan oroimena lehengoratzea lortu dute
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko (UAB) ikertzaileek alzheimerra duten saguetan oroimena sortzeko mekanismoa lehengoratzea lortu dute. Blokeatzen bada, oroimenaren egonkortzea blokeatzen duen proteina topatu ostean, ikertzaileek terapia genetikoa erabili dute.
UABk azaldu duenez, Neurozientzietako Institutuko zientzialariek egin dute ikerketa, eta memoriaren egonkortzean parte hartzen duen mekanismo zelular bat topatzea ahalbidetu du.
Aurkikuntza horren ostean, zientzialariek oroimenaren galera lehenagorazteko terapia genetikoa garatzea lortu dute.
Terapia genetikoak lehenagoratu duen proteinari esker, epe luzerako oroimenaren egonkortzean parte hartzen duten geneak aktibatzeko seinaleak sortu dira.
Ikerketak duen garrantzia dela eta, The Journal of Neuroscience aldizkariaren azalera iritsi da ostegun honetan.
Blokeatuta zegoen proteina identifikatzeko, ikertzaileek sagu osasuntsuen eta gaixotasuna zuten sagu trasgenikoen arteko alderaketa egin dute.
DNA mikrotxipen bitartez, batean eta bestean izaten diren gaixotasunaren fase desberdinetako geneak eta proteinak identifikatu dituzte zientzialariek.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza euskal hilerrietan, Santu Guztien Egunean
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko