Iribasek LOMCE legea 'pragmatismoarekin' aplikatzearen alde egin du
Jose Iribas Hezkuntza kontseilariak Nafarroan LOMCE legea "pragmatismoarekin" aplikatzearen alde egin du, "ezertara eramaten ez duten diatribak" ekiditeko.
Iribasek azaldu duenez, "sakontasunez eta partaidetza handiarekin, presarik gabe" lan egiten ari da foru Gobernua legea aplikatzen erkidegoan, "frogatutako emaitzen" hezkuntza-sistema batean "esperimentuak ez planteatzeko".
Hezkuntza sistemarentzat "egonkortasuna" beharrezkoa dela esan ostean, kontseilariak esan du Oinarrizko LHren aplikazioa 2014-2015 ikasturterako bere ustez "arinegia" dela. "Ikuspegi propiotik beteko" dela nabarmendu du, "hobekuntzei uko egin gabe indarrak mantentzeko".
15 eta 17 urte arteko Oinarrizko LH honek 13 titulu profesional izango dituela azaldu du, horien artean arte grafikoak eta nekazaritzako elikagaien industria, Nafarroak poposatuta, 30 eskola-ordu astean eta titulazio "argia", horrek ikasleei Erdiko Graduan edota DBHra aurkeztea ahalbidetuko die.
Bestalde, LHra sartu ezin duten 17 urte baino gehiago dituzten ikasleentzat "tailer profesionalak" eskainiko direla azaldu du.
Lehen Hezkuntzari dagokionez, kontseilariak adierazi du bi ziklotatik sei ikastaro izatera pasatuko dela, hirugarrena amaitzean ebaluazio batekin, eta, bestea, seigarrena amaitzean.
Zure interesekoa izan daiteke
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyonnais partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak