Urritik falta da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kartzelan jarraituko du Hodeiri lapurtzeagatik atxilotuetako batek

Bi pertsona kartzelan daude, ustez Hodeiri objektu pertsonalak lapurtzeagatik. Hirugarren pertsona bat aske utzi zuten fidantza ordainduta.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Desagerketarengatik atxilotuetako batek kartzelan jarraituko du

Hodei Egiluzi lapurretan egiteagatik atxilotuta dagoen susmagarrietako bati kartzelan jarraitzeko agindua eman dio Anbereseko auzitegi batek, Fiskaltzak aditzera emandakoaren arabera.  Gazte galdakoztarra urriaren 19an desagertu zen Anberesen.

Atxilotuak errekurtsoa aurkeztu zuen kartzelatik ateratzeko, baina auzitegiak atzera bota du eskaera.

Gauzak horrela, bi pertsonak atxilotuta jarraitzen dute, ustez Hodeiri diru-zorroa eta sakelako telefonoa lapurtzea egotzita. Hirugarren susmagarria aske utzi zuten apirilaren 18an, fidantza ordainduta.

Bigarren atxilotuak Anbereseko Akusazio Ganberan agertu beharko du ekainaren 5ean, kartzelan jarraitu behar duen ala ez erabakitzeko.

Astelehenean, Hodeiren kasua daraman epaileari ikerketarekin jarraitzeko eskaera egin diola iragarri zuen Anbereseko Fiskaltzak.

Urritik desagertuta

Hodei Egiluz Galdakaoko 23 urteko informatika ingeniaria 2013ko apirilean joan zen Anberesera Createlli enpresan praktikak egitera. Ekainean lan kontratua eskaini zioten.  

Egiluz urriaren 19an ikusi zuten azken aldiz, hiriaren iparraldean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X