Bilaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Polizia neskatoak bahitzen dituen gizon bat bilatzen ari da Madrilen

Polizia Nazionala beti berdin ekiten duen gizon bat bilatzen ari da: neskatoak bahitu eta, ondoren, hartzen dituen tokitik urrun uzten ditu.

Neskatoak bahitzen dituen gizon bat bilatzeko lanak areagotu ditu Polizia Nazionalak. Gaizkileak Madrilgo Ciudad Lineal barrutian bahitzen ditu adingabeak.

Iragan asteartean sei urteko neskato txinatar batek lau ordu eman zituen desagertuta. Desagertu zen lekutik zazpi kilometrora aurkitu zuten.

Poliziaren iturriek azaldu dutenez, ikerketa-lerro bat baino gehiago du zabalik Poliziak, baina, hipotesi nagusiaren arabera, apirilaren 10ean barruti horretan adingabe bat bahitu zuen gizon bera da bahiketa horien egilea. Parke batean lagunekin jolasten ari zen adingabe bat bahitu zuen orduan.

Polizia Nazionala beti berdin ekiten duen gizon bat bilatzen ari da: neskatoak bahitzen ditu, lasaigarri bat ematen die (oraindik ez dakite zein), bainatu egiten ditu (zantzu biologikoak ezabatzeko) eta, ondoren, bahitzen dituen tokitik urrun uzten ditu.

Poliziaren arabera, ikerketa lan horren lehen emaitzak laster jasotzea espero dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X