Hilik aurkitu dute Zarauzko hondartzan galdutako 81 urteko emakumea
Larrialdi Zerbitzuetako kideek hilik aurkitu dute gaur eguerdian Zarauzko hondartzan galdutako 81 urteko emakumea.
Hildakoa hondartzatik gertu dagoen haitz-gune batean aurkitu dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez
Dirudienez, emakumea goizean alabarekin batera joan da hondartzara; alaba une batean hondartzatik irten da, eta, itzultzean, ez du haren ama aurkitu.
16:20an, emakumearen desagerpena salatu du alabak, eta agenteek martxan jarri dituzte Ertzaintzaren helikopteroa eta Itsas Erreskatekoa, baita hiru ontzi eta itsasoko sorosleak ere, bilaketa-lanak burutzeko. Lurrean ere bilaketa abiatu dute.
Arratsaldeko zortziak baino minutu batzuk lehenago Itsas Sorospeneko helikopteroak aurkitu du gorpua, eta uretatik atera ostean Orioko kirol portura eraman dute.