Araban, a-3130 errepidean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi gizon zauritu dira auto-istripu batean errepidetik aterata Lagranen

Zaurituetako bat helikopteroz eraman dute Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako Ospitalera eta, bestea, Gasteizko Santiago Ospitalean da.

Bi gizon zauritu dira gaur, igandea, goizean, Lagran Arabako herriaren parean haien furgoneta errepidetik aterata.

Zaurituetako bat helikopteroz eraman dute Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako Ospitalera eta, bestea, Gasteizko Santiago Ospitalean da, Segurtasun Saileko bozeramale batek jakinarazi duenez.

Istripua 9:20 inguruan jazo da, A-3130 errepidean, Lagran herriaren parean, zihoazen furgoneta oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla medio errepidetik aterata. Istripuan ez da beste ibilgailurik izan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X