Elkarretaratzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiak hirian izandako sexu-erasoak gaitzetsi ditu

Ia 300 lagunek hartu dute parte ostiral honetako arratsaldean Boulevarden egindako elkarretaratzean.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Eraso sexisten aurkako manifestazioa egin dute Donostian

Ia 300 lagun bildu dira ostiral honetako arratsaldean Donostian bertako Aste Nagusian izandako bi sexu-erasoak gaitzesteko egin duten elkarretaratzean. Bigarrenaz atzo bertan eman zuen berri Udalak.

Elkarretaratzea Donostiako Koordinadora Feministak antolatu du, eta Boulevarden egin dute. Bertan bildu dira parte-hartzaileak, 19:00etan, "Denok goza dezagun, eraso sexistei erantzun" lemapean.

Besteak beste, Juan Karlos Izagirre alkatea egon da (Bildu), eta koalizioaren beste zinegotzi eta udal-ordezkari gehiago ere: Josu Ruiz, Jon Albizu, Nerea Txapartegi, Naiara San Pedro eta Jabi Vitoria, Aitziber San Roman EAJren zinegotziaz gain.

Ordu erdiz isilik, eta ohar baten irakurketa

Elkarretaratzean egon direnak ordu erdiz egon dira isilik, eta horren ostean koordinadorearen bozeramaile batek ohar irakurri du, sexu-erasoak gaitzesteko.

Bere aldetik, Juan Karlos Izagirrek Donostian eta inon sexu-erasorik ez egoteko desioa zabaldu die kazetariei. Bere ustez, donostiarrek horrelako gertakariei emandako erantzuna nabarmentzekoa da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X