Adierazpen polemikoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Marotok etorkinei buruz esandakoak ikertuko dituzte

Marotok adierazi du errespetuz hartu duela EAEko fiskal nagusiaren erabakia eta lasai dagoela, ez baitu uste deliturik egin duenik.
MAM-eko argazkia: maroto_
MAM-eko argazkia: maroto_

Juan Calparsoro Euskadiko Fiskal Nagusiak  Javier Maroto Gasteizko alkateak, joan den uztailean, etorkinei buruz egindako adierazpen polemikoak ikertzeko prozesua abian jarri du, Ser irrati-kateak argitaratu duenez. Gizarte laguntzen kontura bizitzea egotzi zien Marotok etorkinen kolektiboari. Adierazpen horien ondoren, SOS Arrazakeria eta Ongi Etorri elkarteek ikerketa abiarazteko eskatu zioten fiskalari.

Adierazpen polemiko horiek egin eta egun batzuetara,  berretsi egin zituen bere hitzak Marotok, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean. 'Egia handia da" etorkinen kolektiboak, marokoarrak eta aljeriarrak, esaterako, hiritar "guztiek" ordaintzen dituzten "zerbitzu sozialen kontura' bizi direla, esan zuen. Bere asmoa hori aldatzea zela nabarmendu zuen.

Gasteizko Udaleko oposizioko alderdiek guztiek, EH Bilduk, EAJk eta PSEk, Marotoren hitzak salatu zituzten.

Maroto, lasai

Marotok, bestalde, esan du errespetatuz hartu duela EAEko fiskal nagusiaren erabakia eta lasai dagoela, ez baitu uste deliturik egin duenik.

Alkatetzatik zabaldu dutenez, PPren alkatea lasai dago, ez duelako uste delitua denik esandakoa, eta aurreratu dute Fiskaltza Nagusiak eskatzen duen material guztia igorriko diotela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X