Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamioi batetik 23 tona mahats jausi dira Sartagudan

Mahatsa 400 metro karratuan zabaldu da, eta garbiketa lanek hiru ordu iraun dute.

Kamioi batetik 23 tona mahats jausi dira AP-86 autobidean, Sartagudan, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Zirkulazio istripua bart jazo da, 21:38an, eta, horren ondorioz, mahatsa 400 metro karratuan zabaldu da errepidean.

Larrialdi zerbitzuek errepidearen eta bide-bazterraren arteko harriak hautsi egin behar izan dituzte, mahatsa harantz bideratzeko. Izan ere, isurbideak gainez zeuden.

Gainera, suhiltzaileek autobidea garbitu egin behar izan dute. 00:30erako bukatu dituzte lanak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X