Ertzaintzak Euskadin erregistratutako gorroto delituen kopurua % 18 jaitsi da 2025ean
Kasu horiei buruzko txostenaren egileek jaitsiera tentuz interpretatzeko eskatu dute, delitu asko ez baitira salatzen.
Ertzaintzak 193 gorroto-gertakari erregistratu zituen iaz, eta 2024an, berriz, 236. Dena den, % 18ko beherakada hori tentuz interpretatu behar da, horrelako gertakari asko ez baitira salatzen, Euskadiko gorroto-gertakariei buruzko 2025eko txostenak jasotzen duenez. Lan horrek adierazten duenez, arrazakeria eta xenofobiagatiko intzidenteak dira oraindik ugarienak, guztizkoaren % 56 baitira.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak eman ditu datuak asteazken honetan, Euskadiko gorroto gertakarien 2025eko txostena aurkezteko Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordean egindako agerraldian. Txostena Jon-Mirena Landak zuzendutako EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedraren laguntzarekin egin da.
Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako txostenaren arabera, gutxi salatzea eragiten duten faktoreen artean nabarmentzen dira biktima askoren egoera administratibo irregularra, baliabide ekonomikorik eza edo prozedura ez ezagutzea; indarkeriaren kulturaren normalizazioa; sistema judizialean eta polizialean konfiantza gutxi izatea; edota erasotzaileen aldetik edo agintarien beraien aldetik errepresaliak jasateko beldurra.
Arrazakeria eta xenofobia, motibazio nagusia
Aurreko urteetan bezala, izaera arrazista edo xenofoboa duten delituak izan dira erregistratutako gorroto delitu gehienak. 2025ean 108 kasu izan ziren EAEn, hau da, kasu guztien % 56, eta aurreko urtearekin alderatuta % 6 jaitsi dira.
Bigarren lekuan, orientazio edo identitate sexualak eragindako gertakariak daude: 40 kasu, guztizkoaren % 21. Ondoren, ideologia edo orientazio politikoarekin lotutakoak daude, 18 kasurekin (% 9). Era berean, txostenak 9 gertakari jasotzen ditu desgaitasunagatik, 7 sinesmen edo praktika erlijiosoengatik, 4 fisikoagatik edo itxuragatik, 2 generoagatik, 2 gaixotasunagatik, 1 antisemitismoagatik eta 1 aporofobiagatik.
Lesioak eta mehatxuak, ohikoenak
Euskadin iaz erregistratutako gorroto delituen tipologiari dagokionez, txostenaren arabera, lesioak eta mehatxuak erregistratutako gertakarien erdia baino gehiago izan dira. Lesioak dira gertakari ohikoenak, 63 kasurekin (% 33), eta 2024an baino % 5 gutxiago. Ondoren daude mehatxuak, 40 kasurekin (% 21); hertsapenak, 19rekin; gorroto diskurtsoa, 16rekin; jazarpena, 15ekin; eta tratu iraingarria, 13rekin.
2025ean ez da homizidiorik erregistratu gorroto gertakarien ondorioz, eta sexu erasoarekin lotutako gertakari bat erregistratu da; beraz, Segurtasun Sailaren arduradunen arabera, larritasun penal handieneko gertakariak “nahiko mugatuta” mantendu dira.
Lurraldeak eta udalerriak
Lurralde historikoei dagokienez, Bizkaiak eta Gipuzkoak 85na gertakari erregistratu dituzte 2025ean, bi kasuetan guztizkoaren % 44, eta Arabak 23 gertakari (% 12). Banaketa horrek hautsi egiten du azken urteetako eredua, orain arte Bizkaiak erregistratzen baitzituen gertakari gehien, nabarmen gainera.
Udalerriei dagokienez, hiriburuak eta biztanle kopuru handiena dutenak nabarmendu dira berriz ere. Donostiak 35 gertakari erregistratu ditu (% 18), Bilbok 29 (% 15), Irunek 19 (% 10) eta Gasteizek 18 (% 9). Barakaldo eta Portugalete ere agertzen dira, zazpina gertakarirekin, baita Hernani eta Getxo ere, launarekin.
Delitua egin den tokiari dagokionez, bide publikoan gertatu dira gorroto gertakari gehien, delitu guztien % 45, alegia. Ondoren daude ikastetxeak (% 11), etxebizitzak (% 9) eta hotelak (% 9). Ziberespazioaren bidez edo telefonoz egindako gertakariak % 4 izan dira.
284 ikertu eta 9 atxilotu
Bestalde, txostenaren arabera, 284 pertsona ikertu dira gorroto delituengatik 2025ean EAEn. Gehienak gizonak izan dira (% 78), eta ikertutakoen batez besteko adina 32 urte izan da. 76 adingabeak izan dira.
Era berean, 2025ean bederatzi atxiloketa egin ziren, 2024an erregistratutakoaren erdia baino gutxiago, urte horretan 25 zenbatu baitziren.
Biktimei dagokienez, txostenak 225 biktimizazio erregistratu ditu, hau da, aurreko urtean baino % 17 gutxiago, eta biktimen % 55 jatorri atzerritarrekoak dira. Adinari dagokionez, 18 eta 29 urte bitarteko pertsonak nabarmendu dira, eta biktimen % 57 gizonak dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.