Data aldaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abenduaren 22an, astelehenean, ospatuko dute San Tomas Bilbon

Bigarrenez aldatu dute azokaren data, hasiera batean larunbatera aurreratzea erabaki baitzuten.
San Tomas azoka
Azkenean astelehen batez egingo dute azoka Bilbon.

Abenduaren 22an, astelehenean, egingo dute azkenean Bilbon San Tomas azoka. Hala erabaki du antolatzeko lanetan aritzen den BBK-k, ohar batean jakinarazi duenez.

San Tomas eguna, abenduaren 21a, igandea da aurten, eta holakoetan egin ohi den bezala, larunbatera, hilaren 20ra, aurreratzea ebatzi zuten antolatzaileek. Erabakiak, baina, ezinegona eragin zuen Alde Zaharreko ostalari, auzokide eta merkatarien artean eta, eurekin hitz egin ostean,  azoka astelehenera atzeratzea erabaki du BBK-k.

Aurten, 286 salmenta-postutik gora paratuko dituzte Areatzan eta Plaza Barrian, eta azoka 09:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X