Gazteen % 24k unibertsitate-ikasketak egin dituzte EAEn
EAEn, hamar urte eta gehiagoko pertsonen % 24k, 472.000k, goi-ertain edo goi mailako unibertsitate ikasketak dituzte, Eustaten datuen arabera.
Guztira 318.000 pertsonak dituzte goi mailako unibertsitate ikasketak (% 16,2), 2013. urteko datuetan oinarrituta Eustatek egindako txostenaren arabera. 2011ko datuekin alderatuta, datu horrek % 0,4 egin du gora epe horretan.
2013an, hamar urte eta gehiagoko biztanleen % 0,4 analfabetoak ziren: gizonen % 0,3 eta emakumeen %0,6.
Ikasketa mailen arteko aldeak, lurraldez lurralde aztertuta, txikiak dira. Bigarren mailako ikasketak dituzten herritarren kopuru handiena, ehunekotan aztertuz gero, Arabakoa da: % 22,6. EAE osoko datua % 21,5ekoa da.
Bizkaian unibertsitate ikasketak dituztenak % 24,8 dira (EAEn baino % 0,8 gutxiago). Gipuzkoan, Lanbide Heziketa egin dute herritarren % 17,9k (EAEn baino % 1,1 gehiago).
Lanbide Heziketan ikasketak egin dituztenen kopuruak gora egin du; 2011n herritarren % 15,6k zituzten ikasketa horiek, eta 2013an % 15,9ra igo da datua. Horrelako titulu bat atera dutenen artean, gizonezkoak (% 19) emakumezkoak (% 13,1) baino gehiago dira. Lanbide Heziketan, hiru titulutik bi goi mailakoak dira.
Herritarren % 19,8k du unibertsitate mailako tituluren bat Bizkaian; % 17,8k, Gipuzkoan, eta % 17,1ek, Araban. Bigarren mailako ikasketei dagokienez, datuak ehunekoei erreparatuta alderatuz gero, Araban daude maila horretako tituludun gehien: % 20,3. Gipuzkoan biztanleen % 19,5ek du horrelako tituluren bat, eta biztanleek % 19,1ek, berriz, Bizkaian. Lanbide Heziketako tituludunen ehunekorik handiena Gipuzkoakoa da (% 17,1), Arabakoa (% 16,1) eta Bizkaikoa (% 15,2) baino handiagoa baita.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik