Elikagaiei buruzko informazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elikagaien etiketen gaineko Europako araudi berria, indarrean

Berritasunetako bat da eraldatutako elikagaietan nutrizio-informazioa gehitzeko obligazioa.
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Elikagai-informazioari buruzko Europako araudi berria gaur sartu da indarrean eta kontsumitzaileak jasotzen duen produktuen gaineko informazioan hainbat aldaketa ekarriko ditu; berritasunen artean dago, esaterako, eraldatutako elikagaietan nutrizio-informazioa gehitzeko obligazioa.

Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (Aecosan) azaldu duenez, elikagaien etiketetan, 100 gramoko edo 100 mililitroko, elikagai horren balio energetikoa, gantzak, gantz aseak, karbohidratoak, azukreak, proteinak eta gatzak azaldu beharko dira. Gainera, ekoizleak hala nahi badu, horien proportzioa ere jarri ahal izango du. Bestalde, informazio hori jartzetik libre egongo dira % 1,2ko alkohol kantitatea baino gehiago duten edari alkoholdunak eta ontziratu gabeko elikagaiak.

Araudi berriarekin, janari-etiketek irakurterrazagoak izan beharko dute. Etiketetako letraren gutxieneko tamaina 1,2 milimetrokoa izango da; ontziaren azalera 80 zentimetro kubiko baino txikiagoa bada, gutxieneko tamaina 0,9 milimetrokoa izango da; eta azalera 25 zentimetro kubiko baino txikiagoa bada, ez da beharrezkoa izango. Horrez gain, etiketan jatorrizko herrialdea eta alergenoentzako informazioa agertu beharko da.

Etiketatu berri hori ez da derrigorrezkoa izango 2016ko abenduaren 16ra arte. Espainiako Supermerkatu Kateen Elkarteak (Aces) adierazi duenez, araudi berriak ez du eraginik izango fruitu eta barazki freskoetan, bai, ordea, haragi eta arrainetan. Haragien kasuan, derrigorrez jarri beharreko informazioa haragi motaren araberakoa izango da eta arrainen kasuan, berriz, beharrezkoa izango da arraina arrantzatutako ingurua, arrantzatzeko erabilitako modua eta akuikultura den ala ez zehaztea.

Denbora tarte batean, etiketa zaharrak eta berriak egongo dira; izan ere, araudi berriak gaurtik aurrera merkaturatuko produktuei soilik eragiten die.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X